Karrantza ibaian aurkitu dute igandean desagertutako 31 urteko gizona

Sendiak igandean jarri zuen salaketa, atzo aurkitu zuten Ramales de la Victorian (Espainia), eta Ertzaintzak gaur baieztatu du gorpua desagertuarena dela.

Ertzain bat bilaketa lanetan, atzo, Karrantza ibaian. ERTZAINTZA
2021eko abenduaren 1a
09:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Herritar batek gorpu bat aurkitu zuen atzo arratsaldean Karrantza ibaian, Kantabriako (Espainia) Ramales de la Victoria herriaren parean. Ertzaintzak gaur baieztatu duenez, igandetik bila zebiltzan 31 urteko gazte bizkaitarrarena da hilotza. Autopsiaren zain daude oraindik, baina jada baieztatu dute hura dela.

Familiak igandean bertan jarri zuen salaketa, eta oraindik ere zabalik dago desagerpenaren arrazoiak argitzeko ikerketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.