Levante 0-0 Osasuna

Osasunak hutsean berdindu du Levanteren zelaian

Gorritxoek zazpi jardunaldi daramatzate irabazi gabe, baina zortzigarren postuari eusten diote. Gaur hobea izan da Levante, sailkapeneko azkena.

Kike Barja, gaur, jokaldi batean. BIEL ALIñO / EFE
2021eko abenduaren 5a
20:58
Entzun

Garaipena behar zuten gaur Levantek eta Osasunak. Etxekoek, aurten oraindik ez dutelako neurketa bat bera ere irabazi: zortzi partida galdu dituzte, eta zortzi berdindu. Gaurkoarekin, gainera, Espainiako Ligako errekor bat berdindu dute: 24 norgehiagoka jarraian daramatzate irabazi gabe, iazkoak eta aurtengoak batuta.

Kanpokoek, berriz, denboraldi hasierako sentsazioak bikainak berreskuratu ezinda jarraitzen dute. Oraingoz, zortzigarren postuari eusten dio Arrasateren taldeak, baina, hor jarraitu nahi badu, komeni zaio ahalik eta azkarrena hirunaka gehitzen hastea.

Levante taldeak izan du gertuen garaipena gaurko neurketan. Baina jakina da kirolean zaila izaten dela inertziei buelta ematea, eta entrenatzaile aldaketarekin ere ez du lortu hori talde valentziarrak: arrazoi bategatik edo besteagatik, ezin izan du golik sartu gaur ere. Aukerarik argiena De Frutosek izan du, baina zutoinean jo du haren jaurtiketak. Osasunak ez du ia gola sartzeko aukera bat bera ere sortu partida osoan.

Gauzak hala, zortzigarren postuan daude oraindk ere nafarrak, Bartzelonatik bi puntura —zazpigarren baita hura—, eta Athleticek baino puntu bat gehiagorekin —bederatzigarren baita—.

Levante: Cardenas; Son, Mustafi, Vezo, Clerc (Franquesa, 87'); Radoja (Malsa, 58'), Pepelu (Bardhi, 66'), Campaña; De Frutos (Cantero, 87'), Morales eta Roger (Soldado, 66').

Osasuna: Herrera; Nacho Vidal, Unai Garcia, David Garcia, Juan Cruz, Manu Sanchez (Cote, 89. min); Torro, Moncayola (Oier, 89. min), Brasanac (Javi Martinez, 72. min); Budimir (Kike Barja, 6. min) eta Avila (Ruben Garcia, 61. min).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.