Autogintza

Mercedesen lantegia itxita egongo da urteko azken bi asteetan

Erdiaeroaleen eskasiaren ondorioz, abenduaren 17a izango da urteko azken laneguna.

Mercedesen Gasteizko lantegia, artxiboko irudi batean. ADRIAN RUIZ DE HIERRO / EFE
Iker Aranburu.
2021eko abenduaren 9a
12:55
Entzun

Erdiaroaleak edo mikrotxipak tantaka iristen ari dira munduko auto fabriketara, eta erabat baldintzatzen ari dira ekoizpena. Itxita dago orain Iruñeko Volkswagen, eta itxita izango da Gasteizko Mercedes urteko azken bi asteetan.

Beste osagai batzuk ere falta direla jakinarazi die zuzendaritzak langileen ordezkariei, eta Gabonetako etenaldia baliatuko dutela osagai horiek bildu eta, ahal badute, urtarrilaren 3an berriro ekoizten hasteko.

Horrenbestez, Mercedeseko lantegia —Euskal Herrian langile gehien duena, 5.000—, abenduaren 17ko azken lan txandaren ondoren itxiko dute, urtarrilaren 2ra arte.

Azken larunbatetan itxita egon da lantegia, eta abendukoetan ere horrela egitea erabaki zuten aspaldi. Larunbat horietan lana zuten langileak enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean sartzen dira egun horretan, eta horrela geratuko dira abenduaren 20tik aurrera lan egin behar zutenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.