Euskal produktuak

Patata erraz eta osasuntsu kozinatzeko

Udapa kooperatibak patata duten errezetak erraz, eta zapore ezin hobeaz kozinatzeko eskaintza zabala du; guztiak kontserbagarririk gabeak.

Udapa kooperatibak ekoizten dituen patata bikainekin prestatutako tortilla. GORKA LASA
2021eko abenduaren 13a
15:47
Entzun

Klimari, lurrari eta tradizioan oinarritutako laborea izanda, gaur egun Arabako patata goren-goreneko kalitatezko elikagaitzat hartzen du kontsumitzaileak, eta gure lurrek ematen duten produktu estimatu hori ekoizteaz eta merkaturatzeaz arduratzen da Udapa kooperatiba , 1993. urteaz geroztik.

Patataren ekoizpen prozesu guztia kontrolatu ez ezik, bertako produktuen sustapenari eta berrikuntzari ere berebiziko garrantzia ematen dio Arabako kooperatibak, eta, horregatik, patata freskoez gain, zurituak eta egosiak dauden patatak ere ontziratzen ditu Udapa fácil markapean.

Hau da, egungo kontsumitzaileen beharrak asetzeko asmoz, osasuntsuak eta prestatzeko errazak diren produktuak merkaturatzen ditu Udapak. Patata hauek zurituta, era desberdinetan moztuak, lurrunetan egosirik eta hutsean ontziratuta aurkezten dira, inolako kontserbagarririk eta alergenorik gaineratu gabe. Modu horretan, kontsumitzaileek patata oinarri duten errezetak era azkar, erraz eta gozoan presta ditzakete.

Dagoeneko merkatuan zeuden hiru erreferentziei (hots, pintxoak eta jakiak egiteko patatak, arrautzopila egiteko patatak edota hornigai moduan jartzeko patatak), beste bi produktu berri gaineratu zaizkie: entsaladilla egitekoa, dado txikien formako patatak ez ezik, ilarrak eta azenarioa ere dakarrena, entsaladak, menestrak edota entsaladilla errusiarra era azkar eta erraz batean egitea ahalbidetzen duena; eta olioz eta tipulaz ondua dagoen patata panadera, zeinak are gehiago lagunduko dizu garnizioak prestatzen, eramaten duen ongailuak haragi edota arrain mota guztiei ezin hobeto datorkiolako.

450 gramotako paketeak ohiko supermerkatu handietan daude salgai, fruta eta barazkien guneko hotz-kameretan. Baina jateko prest dauden produktu hauek industria edota HORECA kanalera ere bideratzen dira, formatu handiagoetan eta bestelako osagaiak eta ongailuak izanda.

Laburbilduz, Udapa kooperatibak ekoizten dituen produktu bikain hauei esker, kontsumitzaileak patatak oinarri dituzten errezeta gogokoenak azkarrago eta errazago prestatzen lagunduko diete, plater horien benetako zapore eta testurari uko egin gabe.

Patata arrautzopila egiteko urratsak

Udapa fácil-ekin betiko patata arrautzopila egitea inoiz baino errazagoa izango da: •Patatak olio apur bat duen zartaginean berotzen diren bitartean, ontzi batean 4 edo 5 arrautza irabiatu.

•Patatak gorritu direnean, arrautzarekin nahastu eta gatza gaineratu.

•Azkenik, osagai guztiak ongi nahasi eta zartaginean nahierara gatzatzen utzi.

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.udapa.com

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.