Albistea entzun

Hazkunde ekonomikoa

Urte honetarako hazkunde aurreikuspena %5,6ra murriztu du Pedro Azpiazuk

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia aurretik uste baino gutxiago haziko da 2021ean, Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez. Aldiz, hobetu egin du 2022. urterako hazkunde iragarpena, %6,7raino.

Pedro Azpiazu, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua, artxiboko irudian.
Pedro Azpiazu, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua, artxiboko irudian. Irekia Tamaina handiagoan ikusi

Irune Lasa -

2021eko abenduak 14

Irailean ekonomiaren bilakaerari buruz egindako aurreikuspenak berritu egin ditu Eusko Jaurlaritzak, uste duelako atzeratu egingo dela urte honetarako barne produktu gordinarentzat iragarritako hazkundearen zati bat, 2022. urtera arte. Pedro Azpiazuk aurkeztu ditu aurreikuspen berriak Eusko Legebiltzarrean aurrekontuei buruz egindako agerraldian, eta baztertu egin du sare produktiboaren ahultasunaren erakusgarri izatea hazkunde txikiagoa.

Azpiazuren arabera, 2021. urtean %5,6 haziko da ekonomia Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, irailean iragarri (%6,7) baino gutxiago. 2022. urtean, aldiz, BPGak %6,4 egingo du gora, irailean aurreikusi (%6,4) baino gehiago.

Enpleguari buruzko aurreikuspenetan, aldaketa gutxi. Aurten 13.390 enplegu gehiago aurreikusi ditu Jaurlaritzak, eta beste 11.500 inguru gehiago 2022rako. Horrekin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako urteko batez besteko langabezia tasa %10 inguruan ibiliko da, eta %9,2ra jaitsiko da 2022an. Irailean, Jaurlaritzak iragarri zuen aurten %10,3ko langabezia tasa izango zela, eta %9,5ekoa 2022an.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Mercedesen Gasteizko zuzendaritza gaur eseriko da sindikatuekin

Julen Otaegi Leonet

ELAk, LABek eta ESK-k eutsi egingo diete uztailaren 6ko, 7ko eta 8ko lanuzteei. UGTk, CCOOk, Ekintzak eta PIMek gaur erabakiko dute

1991tik lehen aldiz, Alemaniak merkataritza defizita izan du

Berria

Inportatutako produktuen prezioak %30 baino gehiago igo dira urte hasieratik, eta horrek desorekatu du balantza
 ©Joxean Apeztegia

Atzeraldiaren hotsek oraindik ez dute eten langabeziaren apaltzea

Iker Aranburu

2.423 langabe gutxiago daude Lanbiden eta Nafar Lansaren. Enplegua handitu egin da, baina aurreko urteko ekain gehienetan baino gutxiago. Mugagabeak dira kontratuen %27.

Mercedeseko langile batzordearen lehen lanuzte bateratua, ekainaren 22an. ©Jaizki Fontaneda /FOKU

Mercedeseko zuzendaritza bihar eseriko da sindikatuekin

Julen Otaegi Leonet

ELAk, LABek eta ESK-k uztailaren 6ko, 7ko eta 8ko greba egunei eutsiko diete. UGTk, CCOOek, Ekintzak eta PIMek bihar erabakiko dute deialdiei buruz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.