Gastronomia

Donostiako Amelia & Paulo jatetxeak bi Michelin izar jaso ditu

Julen Bazen Garena jatetxeak lehenbiziko izarra jaso du, eta Martin Berasategik Michelin gidaren mentore saria jaso du

Paulo Airaudo sukaldaria bigarren Michelin izarra jasotzen. KAI FöRSTERLING / EFE
Iker Tubia.
2021eko abenduaren 14a
21:08
Entzun

Euskal Herrian izan da izar berririk: Paulo Airaudo sukaldari argentinarrak zuzentzen duen Donostiako Amelia & Paulo jatetxeak bigarren Michelin izarra jaso du gaur iluntzean, eta Julen Baz sukaldariak Diman (Bizkaia) duen Garena jatetxeari Michelin izar bat eman diote lehenbiziko aldiz. "Zer esan dezaket? Bi izar jaso ditugu; harrituta gaude", esan du Airaudok oholtza gainean. Michelin gidaren sariak banatzen ari dira gaur gauean Valentzian.

Aurten bi sari berri eman dituzte: sukaldari gazteenarena eta sukaldari mentorearena. Martin Berasategi donostiarrak jaso du mentore saria. Esker ona adierazteko hitzartzean, gazteak izan ditu gogoan: "Guk ezagutzaren bikaintasuna transmititzen diegu gazteei. Oraingo gazteak ni gaztea nintzenean baino hobeak dira, azkarragoak, freskoagoak, errazagoak. Erabat ahaleginduko naiz ezkerretik aurreratu nazazuen". Bere jatorria ere gogoan izan du sukaldari gipuzkoarrak: "Herri jatetxe batean hasi nintzen, esfortzuaren kulturarekin. Zorteduna naiz, gurasoekin eta izebarekin sukaldaritza ikasten hasi nintzenean unibertsitatea etxean bainuen".

Hiru Michelin izar dira jatetxe batek jaso dezakeen sari nagusia. Horri eutsi diote Gipuzkoako hiru jatetxek: Elena Arzakek Donostian duen Arzakek, Pedro Subijanak Donostian duen Akelarrek eta Martin Berasategik Lasarten duen izen bereko jatetxeak. Bizkaian, Eneko Atxaren Azurmendi jatetxeak lortu du hirugarren izarrari eustea, eta Euskal Herritik kanpo, Jesus Sanchez nafarraren Amos jatetxeak, baita Berasategik Paolo Casagranderekin zuzentzen duen Lasarte jatetxeak ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.