Hilberria
Luis Azanza argazkilari iruindarra hil da
Besteak beste, Euskaldunon Egunkaria-n egin zuen lan bere berrogei urteko ibilbidean. 60 urte zituen.

Minbiziak jota hil zen, atzo, Luis Azanza argazkilari iruindarra, 60 urte zituela. Denera 40 urtez jardun du argazki kazetaritzan, hogei urte zituenetik hil den arte. Hainbat hedabidetan osatu du bere ibilbidea, baina lana beti Nafarroan egin izan du: besteak beste, Euskaldunon Egunkaria-n, El País-en, El Diario Vasco-n eta Deia-n jardun zuen.
Azken hamar urteetan ilustrazioan eta diseinuan ere ibili da, bikotekidearekin sortu zuen Aloa komunikazio agentzian. Haren webgunean ikus daitezke Azanzaren lanik onenetako batzuk.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.