Indarkeria matxista

37 urteko kartzela zigorra ezarri diote Maguette Mbeugouren hiltzaileari

Izenpeko epaimahaiak joan den azaroaren 24an jo zuen Mbegouren senarra bere emaztearen hilketaren erruduntzat; gaur argitaratu dute sententzia. Tratu txarrak egiteagatik ere kondenatu dute.

Maguette Mbeugouren hilketaren gaineko epaiketa, joan den azaroan. MIGUEL TOñA, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko abenduaren 15a
16:03
Entzun

Zehaztua da kondena: Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 37 urteko zigorra ezarri dio Bara N.-ri, Maguette Mbeugouren senarrari, emaztea hiltzeagatik eta tratu txarrak egiteagatik. Gizonezkoak 2018ko irailaren 24an hil zuen Mbeugou, emakumezkoak 25 urte zituela.

Kondenaren neurriari dagokionez, fiskalak eta akusazio guztiek galdegindakoa baino apalagoa da orain epaileek zehaztutako zigorra, 44 urteko espetxealdia eskatu baitzuten epaiketaren hondarrean.

Zinpeko epaimahaiak joan den azaroan ebatzi zuenez, hiltzaileak labankadaka hil zuen Mbeugou, bikotearen Bilboko etxebizitzan, 2 eta 4 urteko alabak aurrean zirela. Ondotik, gizonezkoak ihes egin zuen, eta amaren gorpuarekin utzi zituen haurrak, bakarrik. Horregatik, emaztea hil eta tratu txarrak eman ez ezik, adingabeak abandonatu zituela eta lesioak eragin zizkiela ere ebatzi zuten epaiketan, aho batez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.