Euskara

Haur eskoletan euskarazko murgiltze eredua zabaltzea galdegin dute Iruñean

Haur Eskolak Euskaraz plataformak deituta, dozenaka lagunek karriketara atera dituzte haur eskolak euskalduntzearen aldeko aldarriak. Mendebaldea eta Lezkairu auzoetako haur eskoletan murgiltze eredua ezar dadila eskatu dute, besteak beste.

HE Gurasoak taldeak Iruñean eginiko manifestazioa. BERRIA
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko abenduaren 16a
18:21
Entzun

Argi dute eskea: euskarazko haur eskolen eskaintza zabaltzea. Dozenaka lagunek egin dute bat arratsaldean Iruñean Haur Eskolak Euskaraz plataformak deituriko protestarekin. Haur eskoletan hezi, bizi eta lan euskaraz! lelopean, mobilizazioa egin dute Udaletxe plazatik abiatuta. Irmo salatu dute gaur egun Iruñean haur eskolen eskaintza «urria» dagoela, eta eremuen araberakoa, desorekatua.

Plataformak oroitarazi duenez, soilik haur eskola batean dago euskarazko murgiltze eredua gaur egun Iruñean. Hamasei haur eskola dira zabalik, guztira. Horiek horrela, salatu dute handia dela hutsunea, gaztelania gailentzen baita gehienetan, eta, beraz, «euskararen transmisioa oztopatzen».

Euskarazko haur eskolak aski ez direla ez ezik, salatu dute alde handiak direla Iruñeko barruti batzuen eta besteen artean. «Hego-mendebaldean eta hego-ekialdean diren auzoetako biztanleek ez dute euskarazko murgiltzean izaterik». Horregatik, exijitu dute behintzat euskarazko murgiltze eredua duen haur eskola bat izan dadila hiriaren barruti bakoitzean. Zehazki, Mendabaldea eta Lezkairu auzoetan sortu berri diren haur eskoletan jarri dute arreta protestan izan direnek; horietan euskarazko eredua ezar dadin nahi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.