Alderdia legez kanpo uzteko aukeraren zatia kendu du sententziatik Konstituzionalak

2007ko maiatzaren 11
16:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak gaur goizean ohartarazi duenez, bart EAE-ANVz atera duen sententzian alderdia legez kanpo uzteko aukera aipatzen duen pasartea kendu egin behar da, "ez delako sententziaren parte". Autoan hori jarri zuelako "akatsa" egin duela aitortu du Konstituzionalak.

EAE-ANVren 133 hautagaitza baliogabetu dituen autoan, bestela, Konstituzionalak dio "frogatuta" geratu dela, "ordezkatze politikoa burutzeko, EAE-ANV legezko alderdian hautagaitza asko erabiltzeko operazio politikoa" egon dela, eta atzean Batasuna legez kanpoko alderdia dagoela. "Batasuneko kideek kudeatu eta zuzendu dituzte, ezbairik gabe, hautagaitzak".

Auzitegi Gorenak harturiko erabakia berretsi egin du, beraz, Konstituzionalak.

Abertzale Sozialistak izeneko hautesle elkarte denak ere balio gabe utzi ditu, "Batasunaren estrategia" direlakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.