Myanmar

Ehun pertsona desagertuta Myanmarko meatze batean izandako luiziaren ondorioz

Hpakant udalerrian gertatu da ezbeherra, gaur goizaldean. Erreskate lanetan ari dira.

2021eko abenduaren 22a
08:53
Entzun

Herrialdeko komunikabideek jakinarazi dutenez, bart gauean gertatu da ezbeharra, Hpakant udalerrian, Myanmar iparraldean. Antza, luizi bat izan da meatzean, eta kalte ugari eragin ditu. Gertatukoaren inguruan zabaldutako lehen datuen arabera, ehun bat lagun desagertuta daude, gutxienez.

Democratic Voice of Burma egunkariak lekuko baten testigantza jaso du, eta, haren hitzetan, 04:30ak aldera gertatu da lur jausia. Gaineratu duenez, hasieran ez da erreskate talderik etorri, eta herritarrez osatutako taldeak antolatu dituzte bilaketa eta erreskate lanekin hasteko.

Antzeko «istripu» bat gertatu zen iragan astean ere. Luizi bat izan zen orduan ere, eta hamar pertsona harrapatu zituen. Sei pertsona hil egin ziren. Zenbait hedabideren arabera, horrelako ezbehar eta gertakariak «ohikoak» dira meatze horretan, meatzariek «oso baldintza eskasetan» lan egiten dutelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.