Ezbeharra

Hiru euskal eskalatzaile erreskatatu dituzte Alacanteko mendi batean

Polop inguruko via ferrata batean (Herrialde Katalanak) gertatu da ezbeharra, goizaldean. Guztira bost eskalatzaile ziren elkarrekin; horietako hiru, euskal herritarrak, 20 eta 30 urte artekoak.

Eskalatzaile bat Gorobel Mendilerroan-. XABIER MUJIKA
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko abenduaren 30a
13:03
Entzun

Alacanteko (Herrialde Katalanak) suhiltzaileek bost eskalatzaile erreskatatu dituzte goizaldean Polop (Espainia) inguruko via ferrata batean; horietako hiru euskal herritarrak ziren, 20 eta 30 urte artekoak. Suhiltzaileek emandako informazioaren arabera, eskalatzeko erabiltzen ari ziren sokak arroketan trabatuak gelditu zaizkie gazteei, eta ez aurrera ez atzera izan dira zenbait orduz.

Jakinarazi dutenez, erreskate lanak aski konplikatuak izan dira. Izan ere, abisua arratsaldeko bostak aldera eman zuten eskalatzaileek. Eguna ilundurik, helikopteroa ezin zen haiengana ailegatu. Larrialdi zerbitzuetako lau langilek joan behar izan dute gazteengana, horman eskalatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.