Antimilitarismoa

Armaden kontra biluztu dira Bilboko gobernu militarraren atarian

Kakitzat koordinadora antimilitaristako hiru kide biluzik jarri dira Bilboko gobernu militarraren egoitzaren aurrean. Ertzaintzak atxiki, identifikatu eta desoberdientzia egotzi die.

jarraia207844.jpg
2021eko abenduaren 30a
18:55
Entzun

Orain duela hogei urte bukatu zen derrigorrezko zerbitzu militarra Hego Euskal Herriko mutilentzat. Baina militarismoak bizirik jarraitzen duela uste dute antimilitaristek, eta horregatik egin dute protesta Bilboko Gobernu militarraren aurrean, gaur goizean.

Hiru gizon agertu dira atarian, militarrez jantzita. Haiekin beste hiru kide, pankarta eta militar itxurako txorimalo bat eutsiz. Bertan biluzten hasi dira hiru kideak, uniformea erantzi, eta Ejertzitorik ez! leloa zabaldu dute hiruren artean. Baina ertzainak joan zaizkie orduan.

Koordinadorak berak grabatu eta zabaldu du une horren bideoa. «Hogei urte soldaduskarik gabe, baina militarismoaren birusak zabaltzen jarraitzen du»:

Gobernu militarraren atarian zeudela eta bidea trabatzen ari zirela esan diete antimilitaristei. Eraman egin dituzte ataritik, identifikatu egin dituzte, eta desobedientziagatik zigor prozedura bat hasi dute haien kontra.

Kakitzat-eko kideak kexu agertu dira, protesta ekintzaren berri eman zutelako eta baimena bazutelako. Ez zirela ataria oztopatzen ari eta auto bat etorri izan balitz ere ez zela inolako arazorik izango adierazi dute, baina ertzainek, hala ere, bazter batera eraman dituztela. Desobedientzagatik zigortzeko eskari horrek, hrotaz, ez duela inolako zentzurik iritzi diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.