Indarkeria matxista

Gernika errugbi taldeko jokalari bat kanporatu du klubak, indarkeria matxistagatik

Urtezaharrean bikotekideari eraso egin izana egotzi diote jokalariari. Ertzaintzak atxilo eraman zuen gizonezkoa, eta abisu eman zion klubari. Erasoa gaitzesteko protesta eginen dute gaur, Gernikan.

Gernikako eta Ordiziako errugbi taldeen arteko neurketa bat, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko urtarrilaren 7a
10:44
Entzun

Klubetik kanpo da jadanik. Gernikako errugbi taldeak bere jokalarietako bat kanporatu du berriki, indarkeria matxistarekin loturiko delitu baten harira. Klubeko lehendakari Iñaki Uribek eman du albistearen berri. Joan den abenduaren 31n, Urtezaharrean, Ertzaintzak taldeko jokalari bat atxilotu zuen, bikotekideari eraso egin izana leporatuta. Uribek kontatu duenez, Polizia berehala jarri zen taldearekin harremanetan, eta klubeko zuzendaritza taldea ziztuan bildu zen gertatutakoari nola erantzun zehazteko. Taldetik kanporatzea erabaki dute.

«Klubeko kideek geure egiten ditugu errugbiaren berezko balioak, eta, beraz, horrelako ekintza batekin zerikusia duen keinu txikiena ere onartezina da guretzat. Gertatutakoa jakin bezain pronto, jazotakoaren egiazkotasuna zalantzan jarri gabe, harremana errotik moztea erabaki», adierazi du Gernika errugbi taldeko lehendakari Iñaki Uribek Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean. Irmoki gaitzetsi du erasoa.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Departamentuak ez du oraindik ere auziaren gaineko informaziorik plazaratu. Dena dela, Uribek zehaztu du jokalaria ez dagoela atxilotua dagoeneko. Halaber, erantsi du, taldea ez ezik, jokalariak jadanik abandonatu duela klubak hari utzitako bizitokia ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.