Gutxienez 70 kasu positibo atzeman dituzte Martuteneko kartzelan

Kutsaturiko guztiak presoak dira. Jaurlaritzak jakinarazi duenez, gehienak asintomatikoak dira. Beste batzuek sintoma «oso arinak» dituzte. Agerraldiaren ondorioz, zentroko zuzendaritzak bertan behera utzi ditu bisean biseko bisitak, eta ateraldiak mugatu.

Martuteneko espetxea, artxiboko irudi batean. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
2022ko urtarrilaren 11
14:46
Entzun

Birusa bortizki sartu da Donostiako Martutene auzoko espetxean. COVID-19aren agerraldia detektatu dute zentroan: gutxienez 70 preso dira gaitzak jota, oraingoz. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eman du agerraldiaren inguruko informazioa. Azaldu dutenez, atzo jakin zuten hemezortzi kutsatu zirela presoen artean. Ondorioz, gaitza detektatzeko PCR probak egin zizkieten gainerako espetxeratuei, eta gaur izan dute emaitzen berri.

Positiboetako 50 asintomatikoak dira; hogei bat, «sintoma arindunak». Gainera, erantsi dutenez, beste dozena bat presoren kasuetan emaitzak ez dira aski zehatzak izan, eta, beraz, berriz egin beharko diete testa, kutsatu gehiago ba ote dagoen baieztatzeko.

Martuteneko espetxeko zuzendaritzak erabakita, bertan behera gelditu dira bisean biseko bisitak. Halaber, atzotik ez da ateraldirik eta ohiko bisitarik egiteko aukerarik presondegian. Bestelako jarduera batzuk ere bertan behera dira. Argudiatu dutenez, kutsatze katea etetea da neurrien asmoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.