Zauritu bat Realaren eta Atletico Madrilen arteko partidaren atarian

Realaren jarraitzaile batzuek oihuka hartu dute Madrilgo taldearen autobusa, eta Ertzaintza realzaleei oldartu zaie.

Cholo Simeone entrenatzaileak keinuak egin dizkie realzaleei, Atletico Madrilen autobusaren aurreko aldetik. JON ANDER DE LA HOZ
2022ko urtarrilaren 19a
20:42
Entzun

Istiluak gertatu dira Donostiako Anoetako estadioaren atarian, Realaren eta Atletico Madrilen arteko partida hasi aurretik. Hainbat hedabidek zabaldu dutenez, Madrilgo taldeko zale bat zauritu egin dute, edalontzi bat botata. Kolpeak zauria eragin dio gazteari, eta Amarako osasun etxean artatu behar izan dute. Hiruzpalau puntu eman behar izan dizkiote zauria ixteko.

Zale multzo handi batek oihuka eta harrika hartu du Atletico Madrileko jokalariak zeramatzan autobusa. Madrilen hil zuten Aitor Zabaleta gogoratu dute leloetan. Diego Simeone entrenatzailea autobusaren aurreko aldean jarri da, eta realzaleei keinu nabarmenak egin dizkie ibilgailuaren barrutik.

Ertzaintza oldartu egin zaie realzaleei, eta haiek «zuek hil zenuten Iñigo Cabacas» oihukatu diete, besteak beste. Harriak, hesiak eta bengalak jaurti dituzte zaleek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.