Mendiko istripuz jositako asteburua izan zen iragan astekoa, eta Pirinioak izan ziren hizpide gehienetan. Baina Balerdi (Aralar, 1.195 metro) mendian izandako istripu batean ere hil zen lagun bat. Azken urteetan eta neguan bereziki istripuen kopuruak izan duen gorakada etengabeak ez du etenik, eta, urtea hasterako, jada bost mendizalek galdu dute bizia Pirinioetako mendietan erorita.
En naiz inor inori gomendioak emateko, baina egunotan Pirinioen egoera ikusita ez dator gaizki
— josebaelustondo (@JosebaElustondo) January 18, 2022
zentzuzko gauza batzuk aipatzea.
👉Azken egunetako baldintzak medio elurra guztiz izoztu da, mendian ibiltzea oso arriskutsu
bihurtuz.
📸 Pombiera bidean aurreko larunbatean. pic.twitter.com/7zCjyyDeNp
Iñigo Orejak (Errazkin, Nafarroa, 1975) urteak daramatza suhiltzaile, Oronotz-Mugaireko (Nafarroa) parkean. Azken urteetan, hainbat eta hainbat erreskate egitea tokatu izan zaio Nafarroako mendietan, Saioa mendiaren inguruetan bereziki. «Gure inguruan istripuren bat-edo gertatzen denean, suhiltzaileak eta orain hiru urte inguru sortu zuten GRTko (Erreskate Teknikoko Taldea) kideak bertaratzen gara. Aldiz, Pirinioen inguruan gertatzen denean, Nabaskozeko (Nafarroa) suhiltzaileak joaten dira haiekin». Betidanik sortu nahi izan zuten Nafarroako suhiltzaileek erreskate talde berezi hau. Mendian gero eta istripu gehiago zeudela ikusita, eta hainbat urtez borrokan aritu eta gero, 2019ko maiatzean ikusi zuen argia erreskate taldeak. Geroztik, etengabe dihardute lanean.
👉Materiala: Kranpoiak eta pioleta(k) guztiz beharrezkoak, egoera onean, eta ondo zorroztuta. Eta zorroztearena ez da broma; Kranpoi kamutsak, nekea eta izotz gogorra, koktel txarra. Argazkian ia 70 kg pertsona+izotz gogorra+kranpoi kamutsak=punta guztiak ez dira ondo sartzenâš ï¸Ã‚ pic.twitter.com/QWDbL9VESf
— josebaelustondo (@JosebaElustondo) January 18, 2022
Ibai Rico mendi gidariak ere (Gasteiz, 1980) gutxik bezala ezagutzen ditu mendiaren inguruan gertatzen diren eguraldialdaketa bortitzak. Mendi gidaria izateaz gain, Geografiako irakasle ere bada Euskal Herriko Unibertsitatean. Nibologian aditua da, eta neguko baldintzak oso gertutik aztertzen ditu urtero; hainbat ikerketatan ere parte hartutakoa da, munduan barrena. «Azken egunetan, antizikloi egoera bat izan dugu, eta, gainera, euria egin du erdiko eta goiko mailetan, gehienbat mendebaldeko Pirinioetan. Horrek dena izoztu du, eta elurraren egoera ere asko aldatu du. Alpinismoan aritzeko, ondo dago, baina eskarmentu handiko alpinista izatea eskatzen du. Istripuak beti egon dira, eta beti izango dira, baina gaur egun mendia ez dago edozein modutan aritzeko». Ricok aitortu du ez duela mendi irteerarik egiteko aukerarik izan azken asteetan, nahiz eta asteburuan mendian murgilduko den.
👉Materiala bezain garrantzitsua da erabiltzen jakitea. Formazioa eta praktika, toki erosoetan noski. Kontutan hartu, deskuidoan erortzen bagara denbora oso gutxian abiadura handia
— josebaelustondo (@JosebaElustondo) January 18, 2022
hartu dezakegula. Beraz, oso garratzitsua da pioleta lurrean sartzeko prest eramatea.
Pirinioetan izan diren istripuak izan dira albiste iturri azken egun hauetan mendizale ororen ahotan. Oreja suhiltzaileak ere oso gertutik bizi izan ditu azken egunetako albisteak, baina istripuek ez dute ezustean harrapatu nafarra. «Iragan den astean, Belaguako (Nafarroa) aterpetxera joan nintzen mendiko eskian aritzeko asmoz, baina eskiak jarri eta berehala ohartu nintzen gauza ez zegoela txantxetarako. Oso arriskutsua zegoela iruditu zitzaidan. Berrogeita hamar metro egin, eta atzera itzultzea erabaki nuen».
👉Materiala bezain garrantzitsua da erabiltzen jakitea. Formazioa eta praktika, toki erosoetan noski. Kontutan hartu, deskuidoan erortzen bagara denbora oso gutxian abiadura handia
— josebaelustondo (@JosebaElustondo) January 18, 2022
hartu dezakegula. Beraz, oso garratzitsua da pioleta lurrean sartzeko prest eramatea.
Aipatu bezala, aurreko asteburuan izandako istripuen ondorioz, bi euskal herritar ere hil ziren Pirinioetan, erorita. Lehena Aspe (Pirinioak, Huesca, 2.645 metro) mendiaren iparraldean mendiko eskian ari zen berastegiar gaztea izan zen. Bigarrena, berriz, Belaguako inguruan erraketen gainean zihoan aiegiar bat izan zen. Istripuen zergatiaz galdetzean, Orejak arrazoi asko topatzen ditu. «Azken urteetan, asko areagotu dira istripuak, gehienbat azken bost edo sei urteetan. Ez dakit zergatik izango den; agian, geroz eta jende gehiago joaten delako. Gaur egun, informazio gehiago dago, materiala ere hobea da, baina jende berri asko hasi da, eta agian formakuntza falta zaie edozein lekutan sartzeko».
👉Aurreikusi datorrena. Askotan gertatzen zaigu, ya malda betean gaudenean, eskietatik kranpoietarako trantsizioa egitea. Aurreikusi egoera hori eta aurretik jantzi kranpoiak, arnesa edo denadelakoa.
— josebaelustondo (@JosebaElustondo) January 18, 2022
Ricok berak ere arrazoi antzekoak eman ditu egoera aztertzean. Badirudi datozen asteetan aldatu egingo dela eguraldia, baina Gasteizko mendi gidariak zuhurtzia eskatu die mendizaleei, gaur egun mendiak nola dauden ikusita. «Hara joan aurretik aztertu behar da egoera, eta horrek ondo antolatzea eskatzen du. Non sartuko garen jakitea ezinbestekoa da, eta horren arabera, agian, ezin izango gara joan. Arriskuak zein diren aurreikusi behar da; bestela, baliteke berandu izatea».
Erreskate Teknikoko Taldearen gomendioak
Gaur egun Pirinioak nola dauden ikusita, Nafarroako Erreskate Teknikoko Taldeak mendian mugitzeko material egokia erabiltzea gomendatzen du, hau da, pioleta, kranpoiak, kaskoa eta bateria osoa duen sakelako telefono bat gainean eramatea. Era berean, gogorarazi dute aluminiozko kranpoi arinak eta erraketak bestelako elur batzuetarako pentsatuta daudela. Irten aurretik My112 doako aplikazioa deskargatzea ere gomendatzen dute. Aplikazioak aukera ematen du Nafarroako SOSekin konektatzeko eta deiak geolokalizatzeko, sakelakoaren GPSa erabiliz. Aplikazio georreferentzia horren bidez, lekua nahiko zehatza ematen du, eta hori ezinbestekoa izan daiteke erreskatea antolatzeko. Gainera, behin deia eginda, lekuaren argazki bat bidaltzeko aukera ematen du, eta horrek oso informazio baliotsua eman diezaieke Nafarroako SOSi eta erreskate taldeei.
👉Toki erosoetan geldiuneak. Ezinbestekoa bada aldapan gelditzea, sartu ondo pioletak eta egin eskaloitxo bat, ostikoz edo piolet berarekin. Berdin argazkiak atera, zerbait jan edo atseden hartzeko. pic.twitter.com/TLf1d4uoYs
— josebaelustondo (@JosebaElustondo) January 18, 2022
Bakarrik bidaiatuz gero, gomendagarria da ezagunen bati edo senideren bati aurreikusitako bidearen berri ematea eta hura planifikatzea, egoera eta meteorologia egiaztatuz. Oro har, zuhur ibiltzea eta arreta zorroztea gomendatzen da, eta, ziurgabetasunik edo arriskurik izanez gero, buelta emateko eta segurtasun pertsonalari lehentasuna emateko eskatzen dute.
👉Nola ez, aurretiko planifikazioa. Eguraldia, bidearen baldintza konkretuak eta alternatibak. Betiere errealistak izaten, noski!
— josebaelustondo (@JosebaElustondo) January 18, 2022