Innobasqueren tartea
Zentzua, sentsibilitatea eta berrikuntza
Bigarren hizkuntza bat ikasteak ahaleginak dakartza, eta horiek handiagoak dira gorrentzat. Orain arte, kolektibo horrek ez zuen ikaskuntza-sistema egokiturik, eta Didaktiker enpresak konponbidea eman dio horri tresna berri batekin, zeina dagoeneko Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Kasu Praktikoen Bankuaren parte den.

Enpresa Bai&by Fundazioan integratuta dago, eta 1991n sortu zen, hezkuntza munduan adimen artifizialaren potentziala baliatzeko helburuz eta, zehazki, hizkuntzak irakasteko software adimenduna sortzeko. 2019ko azaroan, I+G taldeak Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren Euskara Sailaren deia jaso zuen, eta adierazi zuten ikasle gor bat haserre zegoela, ez zegoelako prestakuntza-eskaintzarik ikaskuntza-metodo tradizionalek entzumen-desgaitasunak dituztenei planteatzen dizkieten oztopoak gainditzeko.
Didaktikerrek dagoeneko aztertua zuen eskari hori; izan ere, bereziki fundazioa sortu zenetik, haren helburuen artean dago behar bereziak dituzten pertsonen hezkuntza sozializatzea. Hala ere, dei horren ondorioz, lanean hasi ziren, jakinda etxean abiapuntu egokia zutela: Bai&byren irakaskuntza-esperientzia euskara eta ingelesa online irakasten. Halaber, plataforma adimenduna ikasle horien beharretara egoki zitekeen. Hala ere, Euskal Gorrak Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioan jakinarazi zuten moduan, xede-kolektiboa hasieran uste zen baino heterogeneoagoa zen; izan ere, ez dituzte muga berdinak ezertxo ere entzuten ez duen norbaitek edo hipoakusia moderatu edo arina duen batek.
Horregatik, irakaskuntza-plataformaren lehen egokitzapena egin ondoren (adibidez, soinu-alarmak kentzeko edo audio-baliabideetan azpitituluak jartzeko) eta Euskal Gorrak erakundeko testatzaile boluntarioek proposatutako hasierako hobekuntzak ezarri ondoren, proiektuaren taldeak erabaki zuen erabiltzaileen artean hiru profil bereiztea. Ondorioz, ikasle bakoitzari elkarrizketa labur bat egin behar zitzaion prestakuntzaren hasieran, baina bakoitzaren kasura ondoen egokitzen zen plataforma eskaintzeko aukera emango zuen horrek: entzuteko zailtasunak dituztenak baina entzuteko eta hitz egiteko gai direnak, gortasun maila handiko ikasleak, edo, azkenik, erabat gorrak direnak. Beraz, modu autonomoan online prestakuntza jasotzeko baldintza bakarra zen tresnaren erabiltzaileak gai izatea gaztelaniaz irakurri eta idazteko.
Behin profil horiek finkatu ondoren, zehatz-mehatz aztertu ziren bakoitzaren muga eta behar espezifikoak, eta, informazio hori plataforman jaso ondoren, DDK System “irakasle birtuala” etorri zen (Dynamic Development of Knowledge), zeinak ikasle bakoitzaren ezaugarri indibidualak hautematen dituen. Honako hauek aztertzen ditu: nola ikasten dituen buruz gauzak epe labur eta luzean, zein den kontzeptu berriak barneratzeko gaitasuna, eta non topatzen dituen zailtasun handienak eta non egiten dituen akats gehienak. Gainera, errendimendu-aldaketak ere hautematen ditu. Horri esker, adimen artifizialak etengabe egokitzen ditu erabilitako baliabide didaktikoak (jolasetatik tutorialetara) erabiltzailearen ezaugarri pertsonaletara.
Helburuak betetzen direla bermatzeko, garapen-prozesuan zehar plataforma hainbat aldiz testatu dute Euskal Gorrak eta Asorna (Nafarroako Gorren Elkartea) erakundeetako boluntarioek. Horrez gain, tresnaren programa pilotua ere probatu zuten, zeina lehengo urtean merkaturatu zuten.
https://www.ivoox.com/20210425-euskal-gorrak-by-bai-by-audios-mp3_rf_69255525_1.html
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.
Gehiago

Berrikuntza, salmenta ona egiteko

Pentsatzen dut… beraz, berritzen dut

Berritzeko tarte bat hartzea

Oso ondo baliatutako berrogeita hamar ordu!

Ura, mesedez, kalitate-datuekin

Berritzea gehiago saltzeko… eta urrutiago

Euskadiko berrikuntza txertaketaren atzean

Berrikuntza - Berniza hiriko karteletan

Berrikuntza boterea da

Berrikuntza ponpatuz

Berritu, hobeto monitorizatzeko

Berrikuntzak bihotza ukitzen dizunean

Berrikuntza, hobeto birziklatzeko

Pandemiari martxa hartu

Huts egitea gizakion ezaugarria da... Baina berrikuntzak ekidin dezake hori

Punta-puntako berrikuntza

Aldaketaren sukaldea

Misioa: elikagaien xahutzea ekiditea

Innobasquek babestutako edukia