Euskara

Euskarazko eskaintza murriztu dute berriro Iruñeko haur eskoletan

Iaz hasitako «hizkuntza eskaintzaren berregituraketari» eutsi dio Iruñeko Udalak, hizkuntza eredu mistorantz «eboluzionatuz» joateko asmoz.

Haur Eskolak Euskaraz plataformak deitutako manifestazio bat, iaz, Iruñean. BERRIA
Oihane Puertas Ramirez.
2022ko urtarrilaren 27a
13:22
Entzun

Fernando Sesma Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria eta Iruñeko Udal Haur Eskolak erakunde autonomoko presidenteak prentsaurrekoa eman du gaur udalaren eskaintzaren berri emateko. Azaldu duenez, iaz hasitako «hizkuntza eskaintzaren berregituraketari» eutsi dio Iruñeko Udalak, hizkuntza eredu mistorantz «eboluzionatuz» joateko helburuarekin.

Navarra Sumaren eta PSNren aldeko botoekin onartu zuten proposamena, iaz, eta, erabaki hori ikusirik, EH Bilduk adierazi zuen udalak euskarazko murgiltzea«amaitu» nahi zuela, euskarazko ereduan «ingelesezko jarduerak sartzera behartuz». Horrez gain, Haur Eskolak Euskaraz plataformak adierazi zuen udalak «euskara desagerraraztea eta ingelesa inposatzea» zuela helburu, eta Hezkuntza Departamentuari eskatu zion euskarazko eredua hirian zabaltzeko. Plataformak, gainera, nabarmendu zuen euskarak «babes eremuak» behar dituela gaztelera eta ingelesa bezalako hizkuntzek «zapaldu ez dezaten», eta ziurtatu zuen murgiltze eredua dela euskararen «babes eremu bakarra».

Iruñeko haur eskola guztietako zuzendariek ere adierazpen bat sinatu zuten, hizkuntza ereduak «ez aldatzeko» eskatzeko. Azaldu zutenez, «adin goiztiarrean» hirugarren hizkuntza bat sartzeak euskararen ikaskuntzari, ingelesari eta haurraren garapenari «kalte» egin diezaioke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.