Tenisa

Rafa Nadal 21 Grand Slam irabazi dituen lehen gizonezkoa bilakatu da

Mallorcakoak Australiako Irekia irabazi du, Daniil Medvedevi finala irabazita (2-6, 6-7, 6-4, 6-4 eta 7-5). Hogei Grand Slam dituzte Djokovicek eta Federerrek.

Nadal garaipena ospatzen, gaur, Melbournen (Australia). JOEL CARRETT / EFE
2022ko urtarrilaren 30a
18:34
Entzun

Rafa Nadal da historiako tenis jokalaririk onena. Edo hala diote zenbakiek behintzat. Gaur arte, hogeina Grand Slam zituzten irabaziak azken urteetan nagusi izan den belaunaldiko hiru izarrek, Nadalek berak, Novak Djokovicek eta Roger Federerrek. Mallorcakoak, ordea, berdinketa hautsi du: Australiako Irekiko finala irabazi du, Daniil Medvedev errusiarra irabazita (2-6, 6-7, 6-4, 6-4 eta 7-5).

Horiek hala, 21 Grand Slam txapelketa irabazi ditu Nadalek: «Sinestezina da. Duela hilabete eta erdi ez nekien berriz tenisean jokatuko ote nuen. Gaur, orain, hemen nago, garaikur honekin», aitortu du sari banaketa ekitaldian. Nadalek 35 urte ditu, eta lesio kroniko bat du hankan.

Gaur, gainera, garaipena gertu izan du Medvedevek, 2-0 aurreratu baita. Markagailua irauli behar izan du Nadalek, eta, amaieran, aitortu du bere ibilbideko neurketarik zirraragarrienetako bat izan dela gaurkoa. Bost ordu eta 28 minutu iraun du partidak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.