Binakako Txapelketa

Altuna III.a-Martija eta Irribarria-Rezusta garaile

Altuna III.a-Martijak 22-7 irabazi diete Jaka-Mariezkurrena II.ari, eta Irribarria-Rezustak, 16-22 Urrutikoetxea-Arangureni. Sailkapenaren buruan lau bikote daude, berdinduta, guztiak ere zazpi partidatan gailenduta.

Jokin Altuna egindako tanto bat ospatzen, gaur, Donostian. JON URBE / FOKU
2022ko urtarrilaren 30a
21:39
Entzun 00:00:0000:00:00

Dena erabakitzeke dago oraindik Binakako Txapelketan. Lau bikote berdinduta daude lidergoan, zazpina garaipen erdietsita, eta Ezkurdia-Tolosak atzo irabazi izanak, berriz, estutu egin du sailkapenaren behealdea. Gaur, igandean, Altuna III.a-Martijak eta Irribarria-Rezustak lortu dute garaile irtetea. Zazpina partida irabazi dituzte bi bikoteek.

Jokin Altunak eta Julen Martijak erakustaldia eman dute Donostian, eta aise nagusitu dira Erik Jaka eta Jon Mariezkurrenaren aurka (22-7). Erasoan eta defentsan, bietan, bikain aritu dira irabazleak. Dirudienez, sasoirik onenean heldu dira txapelketaren azken txanpara. Jakak eta Mariezkurrenak, berriz, lau puntu dituzte, eta seigarren postua eskuratzeko lehian bete-betean sartuta daude.

Altunak eta Martijak bezainbeste garaipen dituzte Irribarriak eta Rezustak. Gaur, 16-22 irabazi diete Urrutikoetxeari eta Arangureni.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.