EAEko Fiskaltzak ez du egokitzat jo ziurtagiria eremu gehiagotara zabaltzea

Argudiatu du Eusko Jaurlaritzak ez duela aurkeztu establezimendu gehiagotara zabaltzeko beharra justifikatzen duen daturik. Orain arte erabili den moduan erabiltzen jarraitzearen alde agertu da. Bihar hartuko du behin betiko erabakia EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak.

Bi pertsona COVID ziurtagiria erabiltzen. ANDONI CANELLADA/ FOKU
Edurne Begiristain.
2022ko urtarrilaren 31
14:17
Entzun

EAEko Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak egokitzat jo du Eusko Jaurlaritzaren eskaera, eta COVID ziurtagiriaren erabilera otsailaren 13ra arte luzatzearen alde agertu da, baina ez du ontzat jo eremu gehiagotara zabaltzea. Eusko Jaurlaritzak ostegunean eskatu zuen COVID ziurtagiriaren derrigortasuna otsailaren 13ra arte luzatzea, eta orain arteko establezimenduetan ez ezik —esaterako, tabernetan, gimnasioetan, ospitaleetan eta zahar etxeetan— hoteletan, turismo ostatuetan eta joko aretoetan ere eskatzea.

Fiskaltzak dio Jaurlaritzak ez duela eman ziurtagiria beste eremu batzuetara zabaltzeko beharra justifikatzen duen datu zehatzik, eta, beraz, ezin duela eskaera hori ontzat jo. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bihar aztertuko du fiskaltzaren txostena, eta erabaki bat hartuko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.