Siria

Estatu Islamikoko burua hil dutela jakinarazi du Bidenek

AEBetako soldaduek Sirian egin duten eraso batean hil dute. Zenbait iturriren arabera, hamahiru pertsona hil dituzte, tartean sei adingabe.

AEBen erasoan kaltetu duten eraikina. YAHYA NEMAH, EFE
2022ko otsailaren 3a
14:54
Entzun

AEBetako presidente Joe Bidenek ohar batean jakinarazi duenez, goizaldean Sirian Estatu Islamikoko burua hil dute AEBetako soldaduek, Abu Ibrahim al-Haximi al-Quraishi. Idlib probintzian hil dute Al-Quraixi. Bidenek argudiatu du erasoa AEBak eta haren aliatuak babesteko egin dutela, «mundua leku seguruago bat bilakatzeko».

Kasko Zuriak izeneko erakundearen arabera, guztira hamahiru pertsona hil dituzte erasoan, tartean sei adingabe. Siriako Giza Eskubideen Behategiaren arabera, bost haur eta hiru emakume daude hamahiru hildakoen artean; zehaztu du ezin izan dituztela gorpuak identifikatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.