Inauteriak

Tolosako inauteriak eginen direla baieztatu du udalak

Gaur emanen dute ospakizunari buruzko xehetasun gehiago. Tolosaldeko Ataria-k eman du udalaren erabakiaren berri.

2020ko Tolosako inauterietako irudia. GOTZON ARANBURU, FOKU
2022ko otsailaren 11
07:37
Entzun

Atzo iluntzean atera zen albistea argitara: Tolosako Udalak baieztatu du inauteriak antolatuko direla aurten. Tolosaldeko Ataria-k zabaldu du informazioa. Hedabidearen arabera, herriko karrozen elkarteko kide batek eman die erabakiaren berri. Iaz, COVID-19aren izurritearen ondorioz, Udalak bertan behera utzi zituen inauteriak. Aurten, baina, baiezkoa eman dute, egoera aski hobea dela iritzita. Inauteriak bueltan dira Tolosan.

Tolosaldeko Atariak emandako informazioaren arabera, Udalak gaur plazaratuko du inauteriei buruzko informazio osatuagoa, ohar bidez. Hain zuzen, jakinarazi dutenez, udala karrozen elkarteko kideekin bildu zen atzo ospakizunaren gainean erabakiak hartzeko, «gutxieneko batzuk adosteko». Ordea, hain zuzen ere atzo jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak laster bertan behera izanen direla COVID-19aren kontrako neurri gehienak. Jaurlaritzaren urratsak guztiz baldintzatu du Tolosako Udalarena, ospakizuna egitearen alde agertzeraino.

Irakurri albistea, hemen: Tolosaldeko Ataria: Tolosako inauteriak egingo dira

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.