Alemania

Steinmeier izango da Alemaniako presidente aurrerantzean ere

Batzar Federalak gehiengo osoz babestu du SPD Alderdi Sozialdemokratako ordezkaria, eta bigarren agintaldia egingo du.

Steinmeier gaur, Berlinen, bozketaren ostean. ADAM BERRY / EFE
2022ko otsailaren 13a
19:10
Entzun

Frank Walter Steinmeier bigarren aldiz hautatu dute Alemaniako presidente izateko. Batzar Federalak gaur egin du bozketa, eta gehiengo osoz gailendu da SPD Alderdi Sozialdemokratakoa: 1.472 botoetatik 1.045 jaso ditu. Egungo gobernua osatzen duen koalizioko kideen babesaz gain, CDUrena eta CSUrena ere izan du presidenteak. Gainontzeko bi hautagaiek oso babes txikia izan dute.

Horiek hala, agintaldi bat baino gehiago iraun duen bosgarren presidentea bilakatu da Steinmeier. Bozketaren ostean, kargua onartu du presidenteak, eta izendapena martxoaren 19an egingo da ofizial.

Gaurko saioaren ostean, Ukrainako krisiaz jardun du Steinmeierrek, eta Errusiari egotzi dio han tentsioa sortu izanaren erantzukizuna. Vladimir Putin presidenteari esan dio ez gutxiesteko «demokraziaren indarra», eta «Ukrainari lepoan jarri dion soka malgutzeko»

«Gatazka bat sortzeko mehatxupean gaude, eta horren ardura Errusiarena da. Ukrainako herriak eskubidea du beldurrik gabe bizitzeko, eta inork ez du haren subiranotasuna suntsitzeko eskubiderik», esan du Alemaniako presidenteak. «Norbait horretan saiatzen bada, sendo erantzungo dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.