Innobasqueren tartea

Berrikuntza ponpatuz

Jasangarritasun-irizpideen arabera fabrikatzea ondo dago, baina dagoeneko fabrikatuta dagoen ekipo bati beste bizialdi bat ematea hobeto dago. Horixe da Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuko partaide den Emica industria-ponpa zentrifugoen Bizkaiko fabrikatzaileak etsenpluaren bidez predikatzen duena.}

Emica enpresako langile bat. INNOBASQUE
2022ko otsailaren 17a
15:13
Entzun

Ponpa zentrifugoak ponpa hidrauliko mota bat dira, eta energia mekanikoa energia hidraduliko bihurtzen dute, fluido bati presioa emateko. Hau da, likidoak emari eta distantzia handietan ponpatzeko aukera ematen dute, eta, beraz, industria-sektore askotan funtsezkoak dira, hala nola industria petrokimikoan, elikagaien industrian eta industria elektrikoan. Hainbeste erabilera dituztenez, txantxa gisa esan dezakegu funtsezkoak direla baita lapurreta ikusgarrienetan ere. La casa de papel telesaila ikusi dutenek ulertuko dute. Askotariko azken erabilera horiez gain, beste abantaila batzuk ere badituzte; hala nola: mekanismo sendoa dute, edo mantentze-lan txikia behar dute; faktore horiei esker, ematen du haientzat ez direla urteak pasatzen.

Baina pasatzen dira. Adibidez, Emicak 120 urte baino gehiago daramatza horrelakoak fabrikatzen Abanto-Zierbenako lantegian, eta aldaketetara egokitzeko borondatea izanez gero soilik gauza liteke halako jarraipena. Horrela soilik irauten du bizirik garai eta ingurune jakin bateko jarduera dinamikoen aurrean (XX. mendearen hasierako Bizkaiko meatzaritza, siderurgia eta ontziolak), negozioa egiteko edozein industria-sektoretan eta berrogei herrialde baino gehiagotan.

Gaur egun, egokitzeko, jasangarritasun-irizpideak era sistematizatuan sartu behar dira produkzioan. Hau da, ekipo eraginkorragoak eta ekonomikoagoak garatu behar dira, ingurumena gehiago errespetatzeaz gain. Eta horixe da Bizkaiko enpresa horrek duela lau urte bere buruari ezarri zion helburua; berrikuntza aldarrikatzea, bere ponpa guztiak estu hartu eta bezeroei balio erantsi handiagoa eskaintzeko.

Horrela, Emicak hainbat proiektu garatu ditu estrategia horrekin bat eginda, eta, horien artean, hiru hauek nabarmentzen dira: EcoPump, ekodiseinuaz baliatzen dena likido garbiak bulkatzeko behe-presioko eta erdi-presioko ponpa berri bat fabrikatzeak ingurumenenean duen inpaktua minimizatzeko; EPAdis, produktu hedatuaren kontzeptuan oinarritzen dena ponpak eta motorrak osatutako sistemaren errendimendua optimizatzeko; eta, batez ere, EMBeR, egitasmo erabat aitzindaria sektorea ekonomia zirkularrera hurbiltzeko, birmanufakturari esker. Edo, bestela esanda, erabilitako ekipo edo produktu bati (hondatua, higatua edo zaharkitua) jatorrizko errendimendua itzultzen dioten soluzioei esker, birfabrikazio-prozesua amaitutakoan produktu edo ekipo hori berri baten baliokidea (edo hobea) izango dela bermatuz, baina lehengaiak eta zerotik ekoizteko behar den energia aurreztuz. Azken proiektu horrek 2018an eman zituen lehen pausoak Ihobe, Instituto Fraunhofer eta Mondragon Unibertsitatea erakundeen eskutik, eta, horri esker, gaur egun Emicaren lantegitik ateratzen diren ekipoen %10 inguru zaharberrituak dira.

Bestalde, enpresa digitalizaziora egokitzeko lanean ari da, bai bere burua bai bere produktuak egokitzeko. Hori dela eta, HEIN (hondakinak, energia eta ingurumena) arlo bat gaitu zuen aldi berean, entsegu-bankua modernizatu zuen, eta monitorizazio-sistemez hornitu zuen. Sistema horiek aukera ematen dute diseinu-prozesuan ponpa mota bakoitzak ondoren izango duen funtzionamendu-baldintza errealak erreplikatzeko. Gainera, ponpei teknologia digitalak txertatzeko modua ikertzen hasi da, ponpa horiek beren funtzionamenduari buruzko datuak erregistra ditzaten, eta, adibidez, beren osagaien higaduraren ondoriozko arazoei aurre har diezaieten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.