Bilboko Aste Nagusia
Bilboko Aste Nagusia ohi bezala egin nahi du udalak
Bizkaia Irratian egindako elkarrizketa batean, Juan Mari Aburto hiribilduko alkateak adierazi du jaiak prestatzen hasita daudela, eta asmoa dela «betikoak» izan daitezela.

«Asmoa da aurtengo Aste Nagusia beti ezagutu dugun modukoa izatea». Hala adierazi du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Bizkaia Irratia hedabideko elkarrizketa batean, goizean. Jakinarazi du udala jaiak prestatzen ari dela, eta, pandemia bukatu ez den arren, asmoa dela ospakizunek betiko itxura izatea.
Inauteriak «positiboak» izan direla azpimarratu du Aburtok, eta, aldarteari dagokionez, «beharrezkoak». Ildo horretatik, «ilusioz» ari dira Aste Nagusiari forma ematen, alkateak esan duenez. «Zuhurtzia osoz esaten dut, baina momentu honetan geure ilusioa da Aste Nagusi potoloa edukitzea aurten, eta horretarako ari gara lanean. Baina, badaezpada, B plan bat ere landuko dugu».
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.