EGK-k dio Gazteriaren Legeak gazteen «bizi proiektua hobetu» behar duela

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak azpimarratu du legeak gazteen eskubideak bermatuko dituela eta emantzipatzeko aukera emango diela.

Maialen Olabe EGK-ko presidentea. GORKA RUBIO/ FOKU
2022ko martxoaren 11
17:39
Entzun

Atzo onartu zuen Eusko Legebiltzarrak Gazteriaren Legea, eta gaur EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak legeari buruzko balorazioa egin du. Maialen Olabe EGK-ko presidenteak adierazi duenez, legeak «gazteen bizi proiektuen kalitatea hobetzeko» balio behar du. Olaberen ustez, beharrezkoa zen gazteriari buruzko lege bat, «beharrezkoa delako gazteen egoera hobetzea». Legea gauzatu ahal izateko, EGK-k bere gain hartu du prozesu horren atzean egoteko ardura.

Legeak hiru ideia ditu oinarrian, EGKren arabera. Batetik, gazteen eskubideak bermatu nahi ditu, «babesa eta bizi proiektu duin bat garatzeko erraztasuna emanez». Bestetik, gazteek euskal gizartearen «garapen politikoan, sozialean, kulturalean eta ekonomikoan» parte har dezatela sustatu nahi du, eta gazteen ikuspegia euskal administrazio publikoen politika eta ekintza guztietan txertatu. Eta, azkenik, gazteek emantzipatzeko eta beren bizitza proiektu indibidual eta kolektiboak eraikitzeko aukera zabalduko duela uste du EGK-k.

Olabek eskerrak eman dizkie Gazteriaren Legea ontzen politikatik eta arlo teknikotik lagundu duten guztiei, bai eta EGKren bidez legea osatzeko lan egin duten eta ekarpenak egin dituzten pertsonei ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.