Enpresak

CAFek 200 milioi euroko kontratua lortu du Saudi Arabian

Saudi Arabia Railways estatuko tren kudeatzailearekin egin du tratua, haren trenen mantentze lanak egiteko eta beste zerbitzu batzuk emateko.

CAFek zainduko dituen trenak, Saudi Arabian. CAF
xabier martin
2022ko martxoaren 14a
16:53
Entzun

Beasaingo tren konpainiak kopuru handiko eskaera bat lortu du Asian berriro. Hil hasieran jakinarazi zuen Tel Aviven tren arin bat martxan jartzeko kontratua egin duela Israelgo hiri horretako agintariekin, 525 milioi euroko balioarekin, eta, orain, berriz, Saudi Arabian lortu du beste eskaera handi bat, azken hori 200 milioi eurokoa. Saudi Arabia Railways estatuko tren kudeatzailearekin egin du tratua Gipuzkoako industria enpresarik handienak, hango trenen mantentze lanak egiteko eta beste zerbitzu batzuk emateko. Eta, modu horretan, zain duen eskaera poltsa handia are gehiago handitu du.

CAFek Saudi Arabiako kudeatzailearen trenen mantentzea bost urtez egitea jaso du kontratuak. Unitate horiek North-South ibilbidekoak dira, eta Riyadh hiriburua Qurayat hiriarekin lotzen dute, Jordaniaren mugan. Gainera, East-West ibilbideko trenak ere zainduko ditu; Riyadh Dammamekin lotzen dituzte horiek. Tren sare horrek 1.700 km baino gehiagoko luzera du.

Trenen mantentzea egiteaz gain, CAFek ingeniaritzako alorreko proiektu komuna abiaraziko du Saudi Arabia Railwaysekin: Engineering Excellence Centre. Horren helburua izango da SAReko langileak zenbait lan egin ahal izateko. Horrez gain, bertako unibertsitateekin eta zentro teknologikoekin akordio estrategikoak adostuko dituzte ikerketa lanak egiteko, eta eskualdean trengintzarekin lotutako gaitasunak eta ezagutzak indartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.