Txina

Txinan amildu zen hegazkinean ez dute inor bizirik aurkitu

Istripua gertatu zenean 132 bidaiari zituen hegazkinak, eta erreskate zerbitzuak haiek identifikatzeko lanetan ari dira oraindik ere. Atzo goizaldean erori zen.

Erreskate zerbitzuetako kidak lanean, bart, Txinako Guangxi Zuhan eskualdean. STRINGER / EFE
2022ko martxoaren 22a
17:10
Entzun

Oraingoz, ez dute bizirik irten den inor aurkitu atzo Txinan erori zen hegazkinean. Hala jakinarazi dute Txinako erakundeek. Hegazkinak 132 bidaiari zituen barnean, eta haien gorpuak aurkitzeko eta identifikatzeko lanetan ari dira oraindik ere erreskate zerbitzuak. Jakinarazi dute haien jabetzako objektu batzuk berreskuratu dituztela jakinarazi dute.

Lan horietan 2.000 lagun baino gehiago dabiltza, droneen laguntzarekin. Izan ere, handia da arakatu beharreko eremua: 680.000 metro karratu inguru ditu. Boeing 737 hegazkinaren kutxa beltzak topatzen ere lagunduko dute droneek.

Istripua Guangxi Zuhan eskualdean gertatu zen, atzo goizaldean, eta oraindik ez dute argitu zerk eragin zuen China Eastern Airlines konpainiako hegazkina erortzea. Kunmingetik Guangzhoura zihoan. Sare sozialetan zabaldu dira hegazkina nola erori zen erakusten duten irudi batzuk, meatze bateko segurtasun kamerek grabatutakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.