Albistea entzun

Euskal Selekzioa

UEFAk eta FIFAk beste ezezko bat eman diote euskal selekzioari

Euskadiko Futbol Federazioak bi erakundeei eskatu die beren kongresuetan landu behar dela euskal selekzioa ofizialki onartzearen gaia, estatutuetan oinarrituta. Ezezkoa izan da erantzuna.

David Salinas-Armendariz abokatua, Luis Mari Elustondo federazioko orduko presidentea eta Nerea Zalabarria presidenteordea, eskaera FIFAn aurkezten, 2020an.
David Salinas-Armendariz abokatua, Luis Mari Elustondo federazioko orduko presidentea eta Nerea Zalabarria presidenteordea, eskaera FIFAn aurkezten, 2020an. EFF Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Manterola Garate -

2022ko martxoak 25

Ezetz eta ezetz, eta ez da ezustea: UEFAk eta FIFAk atzera bota dute beste behin ere euskal selekzioaren ofizialtasunaren inguruan Euskadiko Futbol Federazioak egindako azken eskaera. Bi erakunde horietan, eskubide osoko kide gisa afiliatzeko eskatu zenean bezala, atea itxi diote oraingo eskaerari. Gai hari lotuta dago hau ere. Federazioak iazko urrian eskatu zien beren kongresuetan jorratu behar dela gaia, baina ez datoz bat horrekin bi erakundeak.

2020ko abenduan, federazioak modu formalean aurkeztu zien UEFAri eta FIFAri bertan afiliatzeko eskaria. Haien Batzorde Betearazleek 2021eko uztailaren 11n eta 31n eman zuten ebazpena: ukatu egin zioten eskaera federazioari. Nazioarteko bi erakunde horien estatutuak aztertu eta gero, federazioa jabetu zen organo horiek ez dutela eskumenik euskal selekzioaren eskaeraz aritzeko. Horregatik aurkeztu zuen beste idatzi bat gero, eskatuz UEFAko eta FIFAko kongresuetan lantzeko gaia. Eman dute erantzuna: ezetz.

Federazioaren antzeko eskaeren inguruan emana dauka epaia Kirola Arbitratzeko Epaitegiak (TAS). Jerseyko eta Gibraltarko futbol federazioei UEFAko eta FIFAko Batzorde Betearazleek eman zioten ezezkoa bi erakundeetan afiliatzeko eskaerari, eta TASek epaian adierazi zuen bi erakunde horietako kongresuetan landu beharreko gaia dela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAVIER ETXEZARRETA / EFE

«Uneaz gozatu nahi dut; azken urteak ez dira errazak izan niretzat»

Jon Ander De la Hoz

Reala nola, Asier Illarramendi ere une gozoak bizitzen ari da. Txuri-urdinen kapitainak ez du lesiorik izan azkenaldian, eta «taldeari laguntzen» ari da zelaian. Lehen itzulikoari eutsi nahi dio, ligan goian segitzeko eta Europan urrun ailegatzeko.
<b>Raul Garcia.</b> ©ARITZ LOIOLA / FOKU
<b>Bidasoako eta Aguas Santas Milanezako jokalariak Irunen jokatu zuten joaneko partidan .</b> ©JON URBE / FOKU

Ezusteko porrota

Beñat Mujika Telleria

28-25 galdu du Bidasoak Portugalen, Aguas Santas Milanezaren aurka. Portugaldarrak Europako Ligan garaipenik lortu gabe zeuden

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...