Erruduntzat jo dute Gasteizen bikotekide ohiaren mutil laguna hiltzeaz akusatutakoa

Auzipetuak erruduna dela aitortu du, akusazioek eskatutako zigorra murriztearen truke.

Auzipetuak erruduna dela aitortu du, akusazioek eskatutako zigorra murriztearen truke. L. RICO/ EFE
2022ko martxoaren 31
16:42
Entzun

Herri epaimahaiak erruduntzat jo du 2021eko otsailaren 10ean Gasteizen bikotekide ohiaren mutil laguna labankada batez hiltzeagatik akusatutako gaztea. Asteazkenean aitortu zuen hilketa, Arabako Probintzia Auzitegian egindako epaiketaren hirugarren saioan. Adierazi zuen biktimari eraso egin zionean, «hura hiltzeko asmoz» egin zuela. Epaiketaren hasieran esan zuen hura «zauritzea» zela bere helburua.

Auzipetuaren defentsak eta akusazioek gaztearentzat hasieran eskatutako zigor eskaera murriztea adostu zuten, eta akusatuak erruduntasuna aitortu du horren truke. Horrela, murriztu egin dute akusazioek eskatutako zigorra: hasieran eskatzen zituzten hamabi urte eta erditik hamar urtera murriztu dute. Gainera, zigorraren bigarren zatia bere jatorrizko herrialdean bete beharko du, eta, hamar urte igaro baino lehen itzultzen bada, espetxe zigorraren gainerako bost urteak bete beharko ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.