Atletico Madril 4-1 Alaves

Arabarrek gero eta urrutiago dute salbazioa

Alavesek partida ona jokatu du Wanda Metropolitanon. Baina garesti ordaindu ditu egindako akatsak. Alavesen gola Escalantek egin du buruz.

ainara arratibel gascon
2022ko apirilaren 2a
23:15
Entzun

Lan onak ez ez du beti saria izaten futbolean, Hala gertatu zaio Alavesi, Atletico Madrilen zelaian. Partida ona jokatu du Jose Luis Mendilibarren taldeak, ondo jarrita egon da zelaian. Bana ere egon da markagailuan, 63. minutuan Escalantek sartutako golari esker. Baina, azkenerako 4-1 galdu du. Kolpe gogorra, eta salbazioa gero eta urrutirago.

Alavesi maldan gora jarri zaio partida. Izan ere, bederatzigarren minutuan epaileak baliorik gabe utzi du Lemarren gol bat. Frantziarra ez zegoen jokoz kanpo, bai, ordea, baloia erdiratu duen Lodi. Hurrengo jokaldia, ordea, Joao Felixek ez du barkatu. Vrsaljkok jarri du oraingo honetan baloia, eta aurrelariak ondo gurutzatu dio baloia Pachecori. Arabarren atzealdea ez da fin aritu jokaldi horretan.

Zuloan dagoen talde batentzat kolpea izan ohi da hori. Baina Mendilibarren taldeek ohikoa dute adora eta grina erakutsi ditu. Lanean jarraitu du, presioa eginez, eta atzean ondo jarrita. Atletico Madril, ordea, eroso egon da halako egoeratan, eta bakarrik gol baten errenta izan arren patxadaz jokatu du. Alavesek bi aukera izan ditu partida berdintzeko, bat Riojarena eta bestea Joselurena. Baina Jimenezek eta Oblekek ondo erantzun dute. 1-0 amaitu zen lehen zatia.

Bide beretik joan da bigarren zatia. Alaves hobea zen, nahiz eta zelai erditik aurrera Atletico Madrilek jokalari erabakigarriak izan, eta edozein unetan aldea areagotzeko moduan zen. Minutuan aurrera; ordea, ez dute lortu. Hala, arabarrek hazten segitu zuten partidan, eta egiten ari ziren lanagatik eta jokoarekin berdinketa merezi zuten. Ahaleginak merezi izan du, eta Llorentek etxekoentzat erremate on bat egin eta gero, Alavesen berdinketa ailegatu da, jokaldi on batean. Edgardek erdiraketa on bat egin du, eta atzetik etorrita buruz gola egin du Escalantek penalti puntutik.

Itxaropena bazuen Alavesek Wanda Metropolitanotik puntu bat eramateko, eta merezi zuen. Baina halako taldeen kontra akatsak ordaindu egiten dira. Penalti inozoa egin dio Lejeunek Cunhari, eta Luis Suarezek 2-1ekoa sartu zuen Atletico Madrilentzat. Egindako lan guztia alferrik. Gol horrek min egin zien arabarrei, eta ondoren Joao Felixek eta Luis Suarezek gol bana egin dute. Alavesek gero eta zailagoa du mailari eustea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.