Ezbeharra
Sute bat piztu da Lesakako zerrategi batean, eta kalte handiak eragin ditu
Zerrategiko nabeak eta makineria suntsitu ditu. Ez da inor zauritu.

Bart gauean piztu da, Lesakako (Nafarroa) Frain auzoko zerrategi batean. Haizearen ondorioz, piztu eta gutxira hartu du indarra suteak, eta kalte handiak eragin ditu; besteak beste, zerrategiko nabeak eta makineria suntsitu ditu suak. Foru Gobernuak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu.
Larrialdietako zerbitzuek dei baten bidez izan dute sutearen berri, eta Lesakako suhiltzaile boluntarioak eta Oronoz eta Cordovillako (Nafarroa) parkeetako unitateak mobilizatu ditu.
Iritsi direnerako, suak ia kiskalirik zuen dena, eta, beraz, nabeen kanpoko materiala babesten ardaztu dira suhiltzaileak. Goizaldeko 02:45ak jotzerako, dagoeneko kontrolpean zuten egoera.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.