Errugbia

Gernikak liderrari irabazi dio, baina bigarren mailara jaitsi da

Neurketa gogoangarria egin dute bizkaitarrek El Salvadorren aurka (29-23), baina La Vilak ere irabazi egin du. Ordiziak laugarren amaitu du liga, eta final-laurdenetan Sevillako Ciencias hartuko du.

Gernika eta Ordiziaren arteko derbia, pasa den otsailean, Gernikan (Bizkaia). MONIKA DEL VALLE / FOKU
2022ko apirilaren 24a
18:45
Entzun

Gernikak Ohorezko B Mailan jokatu du datorren urtean. Basurdeek erronka zaila zuten azken jardunaldian: Valladolideko El Salvador hartu behar zuten etxean, ligako liderra, eta, irabazteaz gain, Alacanteko La Vilak galtzea behar zuten. Lehen baldintza, euren eskuetan zegoena, bete dute gernikarrek (29-23), baina La Vilak ez du hutsik egin Les Abellesen kontra (17-24). Ondorioz, zuzenean maila galdu du Gernikak.

Lehen Mailara igo eta urtebetera itzuliko da Gernika bigarren mailara. Denboraldia, ordea, modu duinean amaitu dute bizkaitarrek; inork gutxik espero zuen El Salvador menderatuko zutenik. Aurrelarien lan bikainari esker, ordea, hobeak izan dira etxekoak, eta denboraldiko hirugarren garaipena poltsikoratu dute.

Oraingoz, beraz, Ordizia da Euskal Herriak Ohorezko Mailan duen ordezkari bakarra —igoera fasea jokatuko du Getxok—. Gipuzkoarrek, gainera, garaikurra altxatzeko kanporaketa jokatuko dute: gaur Santboianari irabazi diote (34-32) Altamiran, eta, horri esker, fase erregularreko laugarren postua ziurtatu dute. Kantxa faktorea alde izango dute Sevillako Cienciasen aurka jokatuko duten kanporaketan, final-laurdenetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.