Osakidetza zigortu dute, 2021eko udan osasun zentroak ixteagatik

Langileen «negoziazio kolektiborako oinarrizko eskubidea urratzeagatik» kondenatu dute, eta SATSEk Osakidetzako Zuzendaritzaren «jarrera demokratikorik eza» salatu du.

Osasun zentro bateko sarrera, artxiboko irudi batean. MAIALEN ANDRES / FOKU
Oihane Puertas Ramirez.
2022ko apirilaren 25a
12:35
Entzun

SATSE sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Osakidetza kondenatu du 2021eko udan osasun zentroak ixteagatik, eta, horrekin, langileen «negoziazio kolektiborako oinarrizko eskubidea urratzeagatik». Izan ere, adierazi du sindikatuekin ez zela aldez aurretik negoziatu, ezta langileen ordezkariei erabakia jakinarazi ere.

Sindikatuak nabarmendu duenez, dagoeneko hiru epaik zigortu dute Osakidetza, langileen negoziazio kolektiborako oinarrizko eskubidea urratzeagatik, eta horrek «agerian» uzten du Osakidetzako Zuzendaritzaren «jarrera demokratikorik eza». SATSEren arabera, pandemiaren lehen olatuan ere urratu zen «negoziazio kolektiborako oinarrizko eskubidea», eta, orduan, Osakidetzari eskatu zioten «eskubideak urratzeari uzteko» eta sindikatuekin negoziatzeari «berriro» ekiteko.

2021eko azaroan ere kondenatu zuten Osakidetza, Mahai Sektorialean Erizaintzako Sindikatuarekin enpleguaren egonkortasunaren arloan lortutako akordioak «ez errespetatzeagatik», eta erakundea zigortu zuten adostutakoa betetzera, hau da, «egiturazko plantilla lanpostu finko berriekin handitzera». Horrela, Osakidetzak erizaintzako langileei ordaintzeko irizpideak ezartzeko «negoziazio aldi bat» ireki beharko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.