Ezbeharra

Generali aseguru etxeak hogei milioi euro ordaindu beharko dizkio Aldanondori, 2018ko sutegatik

Arabako Auzitegiak ebatzi du ez dagoela frogarik sutea nahita eragindakoa izan zela pentsatzeko.

Aldanondoren pabiloia, 2018ko abuztuan, erre ondoren. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
2022ko apirilaren 27a
16:34
Entzun

Arabako Auzitegiak Aldanondo gazta enpresaren alde egin du, horrek Generali aseguru etxearekin duen auzian. 2018ko abuztuan, Aldanondok Agurainen duen pabiloia erre egin zen, eta aseguru etxeak salatu zuen nahita eragindakoa izan zela. Arabako Auzitegiak ebatzi du ez dagoela horren frogarik. Instantziako auzitegiak ebatzi zuen moduan, horrek ere adierazi du sutea kargagailu elektriko batera konektatuta zegoen lurra garbitzeko makina batean hasi zela.

Aldanondok 44,4 milioi euro eta interesak eskatzen zizkion Generaliri, bien arteko kontratuko baldintzetan oinarrituta. Gasteizko instantziako auzitegiak 29,4 milioi eurora murriztu zuen, eta Arabako Auzitegiak orain ebatzi du hogei milioi eurokoa izan behar duela. Gaur argitaratu da epaia, eta horren kontra Auzitegi Gorenera jo dezakete bi aldeek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.