Albistea entzun

Lan merkatua

Urtebetean lehen aldiz enplegua galdu da Hego Euskal Herrian

Aurtengo lehen hiruhilekoan, 2.900 lanpostu galdu dira eta 4.900 langabe gehiago zenbatu dira. Galdutako enplegu guztia aldi baterakoa da, eta mugagabea, berriz, antzeko kopuruan handitu da. Zerbitzuen sektorean galdu dira enplegu gehien, eta ia denak (%95,5) emakumeek betetzen zituzten.

Lansare Nafarroa enplegu zerbitzuko bulego bat
Lansare Nafarroa enplegu zerbitzuko bulego bat Iñigo Uriz (Foku) Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2022ko apirilak 28 11:08

Eten egin da enpleguaren sorrera: urtea hasi denetik 2.900 lanpostu galdu dira Hego Euskal Herrian. Horrekin batera, langabeen kopurua ere igo da: iazko abenduan baino 4.600 gehiago daude. Langabezia tasa %9,1 da, 0,4 puntu handiagoa, eta Europako Batasuneko batezbestekotik (%6,2) urrun dago oraindik. Hala dio INE Espainiako Estatistika Institutuaren biztanleria aktiboari buruzko inkestak.

Iazko lehen hiruhilekotik etengabea izan da lanpostuen sorrera, orain arte. Pandemiaren okerrena pasatuta, oso bizkor hazi zen ekonomia: 2021eko lehen hiruhilekoan baino 63.900 landun gehiago daude gaur egun, eta osasun krisia hasi aurretik baino 37.700 gehiago.

Urte hasiera honetako geldiaren atzean hainbat arrazoi egon daitezke: Gabonetako kanpaina amaitu ondoren, zenbait sektoretan, merkataritzan eta ostalaritzan bereziki, galdu ohi dira lanpostuak. Horri Ukrainako gerraren eraginak batu behar zaizkio orain, eta horrek egungo ekonomian eragin dituen ziurgabetasunak, erregaien eta lehengaien garestitzeagatik eta hornikuntza arazoengatik. Ikusteko dago oraingo enplegu galera urte hasieran ohikoa izaten den etenaren ondorio ote den ala ekonomiaren moteltzearen sintoma den.

Aldi baterakoak eta finkoak

Sektoreen arabera, zerbitzuenean galdu dira lanpostu gehien: 5.600. Aldiz, eraikuntzan gehitu dira: 4.400. Iaz, industrian sortu ziren enplegu gehien, baina urte hasiera honetan apaldu da joera hori, eta 200 lanpostu baino ez dira sortu. Enplegu berriaren erdia (%42) autonomoen eskutik iritsi da.

Kontratu motari dagokionez, behin-behinekotasuna gutxitu da: era horretako 13.000 kontratu gutxiago daude iazko abendukoekin alderatuta. Hein handi batean, urte hasieran indarrean jarri zen lan erreformaren ondorioz gertatu da hori, aldi baterako kontratuak egiteko baldintzak mugatu eta gogortu egin baitira, eta mugagabe izatera pasatu dira. Erreformaren ondorioak hemendik aurrera hasi beharko lirateke nabaritzen, araudia bere osotasunean apirilean sartu delako indarrean.

Lehen hiruhilekoan, 17.100 finko berri egin dira —tartean aldizkako finkoak edo finko etenak— . Hala, behin-behinekotasuna 1,2 puntu jaitsi da aurreko urteko azken hiruhilekotik. Baina urte arteko alderaketa eginez gero, 28.400 pertsona gehiago daude egoera horretan: 253.500. Kontratu guztien %23,9 dira, EBko batez bestekoa baino 10 puntu handiagoa.

Langabeziak ere gora egin du urte hasiera honetan: lurraldeka, Araban igo da gehien (0,7), eta %9,4koa da. Tasarik handiena Nafarroak du: %10,4; han 0,5 puntu hazi da. Neurri berean Gipuzkoan, (%9,5), eta Bizkaian berdin mantendu da (%9,5). Guztira, 124.400 langabe daude, iazko abenduan baino 4.600 gehiago, eta pandemia hasi aurretik baino 9.000 gehiago.

Bereziki emakumeen artean handitu da langabezia: 4.300 gehiago zenbatu dituzte. Hiruhileko honetan lanpostua galdu dutenen %95,5 andreak dira. Epe luzeko langabezia, berriz, nabarmen handitu da pandemiaren hasieratik: langabetuen %40,3 ziren 2020ko martxoan, eta %53,9 dira orain.

Ziurgabetasuna handitzen

Eragileek kezkaz hartu dituzte datuak. Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilari Mari Carmen Maeztuk balorazio «anbibalentea» egin du. Haren esanetan, lan merkatuaren joera orokorra «positiboa» da eta hurrengo hilabeteetan eutsiko zaio, baina erritmo txikiagoan. «Pandemiak eragindako ziurgabetasun egoera bat bizitzen ari gara, Ukrainako gerra gehitu da, eta, beraz, hazkunde aurreikuspenak egitea zaila da». Nafarroako Gobernuak bihar ezagutaraziko ditu bereak .

Jaurlaritzak uste du urteak aurrera egin ahala hazkundea pixka bat motelduko dela. Hala erakusten dute Eustaten aste honetako datuek: %1 hazi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako barne produktu gordina, iazko azken hiruhilekoan baino 0,2 puntu gutxiago. Duela hilabete Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak bi puntutik gora murriztu zuen aurtengorako iragarpena: %6,7tik %4,5era.

ELAren arabera, «ziurgabetasunez beterik» dago egungo testuingurua, eta zalantzarik ez du horrek enpleguan eragin nabaria izango duela. LABen arabera, egungo egoerak «aldaketa sakonak» eskatzen ditu. Nafarroako CCOO kezkatuta agertu da iraupen luzeko langabeziarekin eta behin-behinekotasun handiarekin, eta UGTk «kezkagarritzat» jo du langabeziaren igoera.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Artxiboko argazkia. ©Marisol Ramirez / FOKU

Langile bat hil da Berriobeitiko Saint Gobain Abrasivos enpresan

Iñaut Matauko Rada

Lanera sartzen ari zela, ondoezik sentitzen hasi da 56 urteko langilea, eta hil egin da.

Ertzaintzak eragindako zaurietako batzuk. / ©LAB Ezkerraldea

Ertzaintzak lau grebalari zauritu ditu metalgintzako piketean

Imanol Magro Eizmendi

Arteako Pekos Fabricacion lantegiaren aurrean izan da oldarraldia. Sindikatuek elkarretaratzera deitu dute 17:00etarako, indarkeria gaitzesteko.

Prentsaurrekoaren ostean LABek egindako argazkia, Adegiren egoitzaren atarian. ©BERRIA

Bizitzaren garestitzeari aurre egiteko hitzarmenaren alde borrokatuko da LAB Gipuzkoako metalean

Iñaut Matauko Rada

Abenduaren 31n iraungiko da Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena, eta LABek prentsaurrekoan adierazi du sektoreak dituen beharrei aurre egingo dien hitzarmen baten alde borrokatuko dela.

Anton Arriola, Kutxabankeko lehendakari berria. ©Kutxabank.

Kutxabankek presidente berria du, baina ez du aldatuko estrategia nagusia

Iker Aranburu

Anton Arriola durangarrak ordezkatu du Gregorio Billalabeitia. Kutxabanken «berezitasunari» eta errotzeari eutsiko diola ziurtatu du presidente berriak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.