Rayo 1-1 Reala

Realak Rayoren aurka berdindu du

Neurketaren zati handi bat aurretik egin dute txuri-urdinek, baina ezin izan dute aldea areagotu. Sorlothek egin du Realaren gola, eta Falcaok Rayorena.

Le Normand Falcaorekin borrokan, gaur, Madrilen. RODRIGO JIMENEZ / EFE
2022ko maiatzaren 1a
21:01
Entzun

Gaur ere ez du ate aurrean behar beste asmatu Realak. Aurtengo denboraldian horixe da Iamnol Alguacilen taldeari falta zaiona, eta hori, gainera, sailkapenean igartzen da. Txuri-urdinek dena alde zuten gaur Vallecasen hiru puntuak lortzeko, baina jokoan ezer gutxi zuen etxeko taldeak eragotzi du hori (1-1).

Txuri.urdinak, garaipena lortu bazuten, Txapeldunen Ligako postuetatik hiru puntu eskasera jarriko ziren, Betisi aurrea hartuta. Berdinketarekin, ordea, Realak 56 puntu ditu, 57 Betisek, eta 61 laugarren sailkatuak, Atletico Madrilek.

Madrilen, gaur, ondo hasi da Reala, baina minutuak igaro hala apaldu egin da taldea. Lehen zatia bikain hasi du, baita bigarrena ere, baina, lehen esan bezala, ezin asmatu. Golegilea, azkenaldian finen dabiltzanetako bat izan da: Alexander Sorloth. 32. minutuan, bakarkako jokaldi batean, erremate ederra egin du area kanpotik. Ezin izan du ezer egin Dimitrievski atezainak.

Egiari zor, asko huts egin du Realak, baina Rayok ere behin baino gehiagotan behartu du lan egitera Remiro, nagusiki, area kanpotik egindako jaurtiketen bidez. Bigarren zatian, gainera, ez du arrisku askorik sortu Imanolen taldeak. Rayok, berriz, aulkitik sartu du arriskua: 76. minutuan zelairatu da bere ibilbidearen azkenetan dagoen Radamel Falcao aurrelaria, eta minutu bat besterik ez du behar izan aldaratze batean baloia sareetara bidaltzeko. Ba omen dira sekula aldatzen ez diren gauzak.

Rayo: Dimitrievski; Hernandez, Maras, Catena, Fran Garcia; Ciss (Valentin, 46'), Comesaña, Isi Palazon (Falcao, 76'), Unai Lopez (Trejo, 63'), Alvaro Garcia; eta Sergi Guardiola (Nteka, 46').

Reala: Remiro; Gorosabel (Zaldua, 54'), Zubeldia (Elustondo, 46'), Le Normand, Rico; Rafinha (Gebara, 77'), Illarra (Januzaj, 46'), Zubimendi, Merino; Portu (Isak, 65') eta Sorloth.:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.