Albistea entzun

Salaketa

Kataluniaren erreferentziak kendu dituzte Nicolas Cageren azken filmetik, gaztelerazko bikoizketan

Jatorrizko bertsioan, protagonistak Kataluniako presidentearen alaba erreskatatu behar du. Haatik, gaztelerazkoan, mexikar bihurtu dute pertsonaia. Banatzaileek esan dute bakarrik Latinoamerikarako gaztelerazko bertsioan kendu dituztela Kataluniaren erreferentziak.

Nicolas Cagek bere buruaren fikziozko bertsio bat antzezten du filmean.
Nicolas Cagek bere buruaren fikziozko bertsio bat antzezten du filmean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2022ko maiatzak 3

Nicolas Cagek bere burua antzezten du The Unbearable Weight of Massive Talent filmean. Protagonistak ikertu beharko du Kataluniako presidentearen alabaren bahiketa. Baina filma jatorrizko hizkuntzan ikusten dutenek bakarrik jakingo dute hori. Gaztelerara bikoizturiko bertsioa ikusten dutenek, aldiz, ez. Salatu dutenez, bikoiztu dutenek erabaki dute, Kataluniaren erreferentzia oro ezabatzea filmean, eta bahiturikoa mexikar bihurtzea.

Filma maiatzaren 13an da estreinatzekoa Hegoaldean. Oraindik ez dute erakutsi gaztelerazko bertsioa. AEBetako hedabide ugaritan aipatu dute Katalunia filmaren sinopsia egiteko orduan. Filmaffinity webgunearen gaztelerazko bertsioan, ordea, bahiturikoa ez da da Kataluniako presidentearen alaba, baizik eta «Mexikoko presidentetzarako» hautagaiarena.

Catalunia Radio irratiaren AEBetako berriemaile Francesc Garrigak esan duenez, filmean hainbatetan aipatzen dituzte Katalunia eta Mallorca, eta litekeena da gaztelerazko bertsioan horiek ere aldatu izana. Filma Mallorcan dago girotua, nahiz eta Kroazian filmatu duten.

Jaume Clotet kazetariak esan du aldaketak «azalpen bakarra» duela: «Katalanofobia hutsa».

Filmaren banaketaz arduratzen den enpresaren ordezkariak TV3 telebistarekin mintzatu dira asteazken goizean, eta filmaren bi bertsio daudela esan dute: bat Espainiako gazteleraz, eta bestea Latinoamerikakoaz. Adierazi dutenez, azken horretan kendu dituzte Kataluniarekiko aipamenak, eta Mexikorekin ordezkatu. Beraz, bestean, jatorrikoan bezala agertuko dira erreferentziak.

Lehen ere gertatu dira halako gorabeherak gaztelerazko bikoizketekin. 2018. urtean, Netflixek Knighfall telesailaren bikoizturiko bertsio bat plazaratu zuen: jatorrizkoan «Kataluniako erresuma» aipatzen zuten bakoitzean, «Aragon» esaten zuten gazteleraz. HBO plataformak emaniko bertsioan, ordea, jatorrizkoa errespetatu zuten gaztelerazko bertsioan.

Apirilaren 22an estreinatu zuten The Unbearable Weight of Massive Talent AEBetan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Dupla taldeako kideak: Beñat Oribe eta Gari Uriarte. ©DUPLA

«Kanta bakoitza ezberdin sortzen da»

Joseba Arratibel Ladron

Uriarte Dupla taldeko abeslaria, gitarra jolea eta teklatu jolea da; Oribe, berriz, bateria jolea da. Hainbat musika estilo jotzen dituzte, eta gaur gauean kontzertua emango dute Donostian, Piraten gunean.
Jendetza bildu zen astearte gauean Pasealeku Berrian. ©JON URBE / FOKU

Bezeroek gora, prezioek ere bai

Amaia Jimenez Larrea

Pasealeku Berriko barrakak hasiak dira normal jarduten. Barraketako jabeetako batzuek pandemiaren aurreko urteetan baino «negozio hobea» egin dute aurtengo Aste Nagusian.
1 ©JOSEBA ARRATIBEL LADRON / EZEZAGUNA

Dantza eta maskuri kolpeak

Joseba Arratibel Ladron

Bi urteren ostean itzuli dira erraldoi eta buruhandiak Donostiara. Egunero ateratzekoak ziren, baina eguraldiak egoera baldintzatu die. Gaur aterako dira azken aldiz, San Telmo museotik abiatuta, festetako azken egunean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.