EH Bilduk Bozeramaileen Batzordea biltzea eskatu du, Bilboko hilketen harira

Bilboko Udaleko EH Bilduk «lehen eskuko informazioa» lortu nahi du, eta beharrezkoa iruditu zaio Bozeramaileen Batzordean aztertzea Bilboko Udalak adierazpen bat egin behar duen.

Bilboko Pate Zaharrekoak dira hildakoak. ARITZ LOIOLA / KOFU
Irati Urdalleta Lete.
2022ko maiatzaren 4a
12:46
Entzun

EH Bilduren Bilboko udal taldeak eskatu du Bozeramaileen Batzordea biltzeko, hirian izan diren hilketen harira. Izan ere, Jone Goirizelaia bozeramailearen iritziz, ezinbestekoa da informatuta egotea: «Beharrezkoa da lehen eskuko informazioa izatea bilbotar guztiei eta bereziki LGTBI komunitateari kezka handia eragiten ari zaien kasu horri buruz». Informazioa eskuratzearekin batera, beharrezkotzat jo du Bozeramaileen Batzordean aztertzea Bilboko Udalak kasu horri buruzko adierazpena egitea, baita elkartasuna adieraztea ere biktimen senideei, gertukoei eta LGTBI kolektiboari.

Ikusi gehiago:LGTBI+ Behatokiak «presazko neurriak» eskatu ditu kolektiboa babesteko

Eskaera egitearekin batera, Goirizelaiak iragarri du koalizioa abertzaleak proposatuko duela udalak «behar den laguntza eta aholkularitza guztia» ematea biktimen familiei. Eta haiei mintzatu zaie bozeramailea, familiei eta lagunei elkartasuna eta babesa adieraziz.

Halaber, protestara ere deitu dute. Goirizelaiak nabarmendu duenez, E28 Bizkaiko koordinakundeak «kezka» eta «erakundeen isiltasunaren aurrean atsekabea» erakutsi ditu, eta maiatzaren 17an mobilizatzera ere deitu du. EH Bilduk bat egin du, eta mobilizazioetan parte hartuko dutela iragarri dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.