Sanferminetako afixen auzia

Iruzurraren auzia argituta, martxan da berriz ere sanferminetako afixa hautatzeko bozketa

Gaur bozkatu ahal izango da: 15:00etatik gauerdira arte. Astelehenean jakinaraziko dute zeinek irabazi duen. Udaltzaingoak iruzurraren jatorria ikertzeko lanean segituko du.

Jaiak iragar ditzaketen afixen aurkezpena Iruñeko Kondestablearen jauregian, apirilaren 25ean. JESUS DIGES / EFE
2022ko maiatzaren 6a
09:59
Entzun

Asteazkenean eten zuten Sanferminetako afixa hautatzeko bozketa, Udaltzaingoak iruzur zantzuak atzeman ostean. Udaltzainen txostenaren arabera, «susmagarriak» ziren botoak arakatu zituzten, eta horietarik «ia guztiak» ez zituzten nortasun agiri horien jabeek eman. Iruzurra argituta, baina, berriz ere martxan jarri dute jaiak iragarriko dituen kartela hautatzeko prozesua: 15:00etan hasi eta gauerdira arte bozkatu ahal izango da. Astelehenean jakinaraziko dute zein izango den aurtengo jaiak iragarriko dituen afixa.

Iruñeko Udaltzaingoak ostegun goizean eman zuen kartela aukeratzeko prozesuan atzemandako irregulartasunen berri. Joan den asteburuan eta asteazkenean bertan «ordutegi jakin batzuetan» kartel beraren aldeko hainbat boto pilatu zituen zerbitzu informatikoak, eta datu horiek udal webguneak kudeatzen dituen ANIMSA enpresako teknikarien susmoak piztu zituzten. Hala, baieztatu zuten ia kasu guztietan, norbanako batzuen izena eta NANa erabiliz, beste norbaitek eman zituela bozka horiek , beti afixa beraren alde.

Hori ikusita, boto irregular guztiak baliogabetzeko eta bozketaberrabiarazteko erabakia hartu dute udal ordezkariek. Hala ere, adierazi dute Udaltzaingoak ikerketarekin aurrera jarraituko duela, iruzurraren xehetasun gehiago argitara ateratzeko eta horren erantzule dena epailearen esku uzteko.

Ikusi gehiago:Udaltzaingoak iruzurra ikusita, sanferminetako karteletako «ezohiko» botoak baliogabetu egingo dituzte

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.