Albistea entzun

Eduki babestua

Etengabeko berrikuntza Inmakulada Ikastolan

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolaren ezaugarri izan dira beti etengabeko hobekuntza eta berrikuntza, bai kudeaketan eta bai hezkuntza metodologian, eta gaur egun ere ikastolako ardatz izaten jarraitzen dute. Horrela, eraldaketa digitalari eta osasun mentalaren erronkari aurre egiten ari da.

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasle batzuk.
Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasle batzuk. INMAKULADA LANBIDE IKASTOLA

Profesional prestatuak ateratzeko etorkizuna aurreikusteak duen garrantzia oso presente dute Tolosako (Gipuzkoa) Inmakulada Lanbide Ikastolan, eta Europara begira egiten dute lan handik datozen zuzentarau eta esperientzia aurrerakoiak ikastolan integratuz eta ikaslearen irteera profila etengabe eguneratuz. Arloko enpresa erreferenteak eta gizartearen eskutik datozen ideia eta eskakizunak ere kontuan hartzen dituzte ikasle profila osatzeko garaian.

Jakina da hurrengo hamarkadak esparru guztietan eraldaketa digital bat ekarriko duela, eta baita gizarte arloan ere. Osasun-sistemaren tentsionamenduak eta medikuntzako joera berriak osasun digitalaren aplikazioa azeleratzen ari dira. Alde horretatik, Inmakulada Lanbide ikastolan adi daude garapen teknologikoak eta digitalizazioak ekarriko dituen hobekuntza aukerei (big data, adimen artifiziala, Gauzen Internet, telemedikuntza), eta etorkizuneko profesionalen konpetentzia digitalak bermatzeko erronkari aurre egingo diote berrikuntza horiek gelara ekarriz.

Ospitale birtuala, bizi historia digitala, aste teknologikoa, edota ikasleak modu inklusiboan proiektu bidezko metodologian sartzea sustatuko duen errealitate birtualeko vet reality proiektuaren gisako egitasmoek Inmakulada Lanbide Ikastolaren apustu teknologikoa berresten dute. Ikastolan egiten ari diren eraldaketa digitaleko planak eskatuta, ekipamendu eta instalazioak egokitzeko inbertsio esanguratsua egin dute, biomodeloekin, teleasistentzia aurreratuarekin eta errealitate birtualarekin lan egiteko baliabideak ikasleen eskura jarriz, esaterako.

Pertsona erdigunean

Inmakulada Lanbide Ikastolaren jardueraren erdigunean pertsona dago, eta, Suhar ereduaren bidez, ikaslearen trebetasunak eta garapen pertsonala lantzen dituzte, horretarako beharrezkoak diren ikasketa esperientziak sortuz. Erronkak, hazitokia, boluntariotza eta ikasketa zerbitzuak, besteak beste, ikasketa testuinguru horren adierazgarri dira.

Halaber, pertsonaren ongizatea oinarri izanik, aurten osasun mentalaren proiektua abiarazi dute, eta, duen garrantziaren jakitun, indarrez eutsiko diote etorkizunean. Nerabeen eta gazteen osasun mentalean eta suizidioaren prebentzioan eragin positiboa izango duten jarduerak eta gune lagunkoiak sortu eta sustatzea da helburua, gazteek erronken edo ezbeharren aurrean egokitzeko duten gaitasuna hobetuz. Horretarako, eta adituen laguntzarekin, une honetan 30 ikaslek osatzen duten batzorde bat sortu dute ikastolan.

Hezkuntza marko eleaniztun, kooperatibo eta digital batean, ikaslearen garapen pertsonal eta profesionala sustatu nahi dituzte Inmakulada Lanbide Ikastolan. Bai eraldaketa digitalak eta bai osasun mentalaren proiektuak ikastolaren Suhar eredu propioa elikatzen dute, eta, aliantzekin dituzten beste proiektu estrategikoekin batera, ikaslearen irteera profila aberastea dute azken helburu.

Kalitatezko eta gertuko hezkuntza

Kalitatezko eta gertuko hezkuntza bermatu, eta berrikuntzan eta profesionaltasunean erreferente izateko lanean jarraitzen dute etengabe Inmakulada Lanbide Ikastolan.

Etorri ezagutzera!

Inmakulada Lanbide Ikastola Tolosako Kondeko Aldapako 5. zenbakian dago. Argibide guztiak atsegin handiz ematen dituzte 943-67 36 29 telefono zenbakira deituz gero.

Albiste gehiago

Zumaia BHI Herri Eskolako batxilergoko ikasle batzuk. ©ZUMAIA BHI

Zumaia BHI herri eskola, publikoa eta euskalduna

Zumaia BHI

Zumaia BHI Herri Eskolak batxilergoko eskaintza zabala du. Giza eta Gizarte Zientziak, Zientziak eta Teknologia, eta Batxilergoko Orokorra modalitateak ematen ditu. Laster, eraikin berriaren ateak zabalduko ditu. Eraikin berritzailea da, eta hainbat eremutan antolatua egongo da.

Izaro Elorza Arregi • Oñatiko alkatea ©OÑATIKO UDALA

«Energia trantsizioan norantz joan nahi dugun jakitearekin ez da aski, bidea nola egin erabaki behar dugu»

Oñatiko udala

Mundu mailako erronkei tokikotik heltzeko urratsak egiten dabil azken urteotan Oñatiko Udala, hainbaten artean, Onaro telekomunikazio operadorea eta Oñatiko Energia Plana sortuta.

Boluntario batzuk lanean. ©ERRIGORA

Ehunka boluntario auzolanean

Errigora

Urtero bezala, ehunka boluntario auzolanean ari dira Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainan. Bat egin Errigora Balioekin leloarekin egingo da, hilaren 29ra arte, eta Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak eskuratu daitezke. Kalitate bikaineko elikagaiak.

Lizardi BHI ikastetxea. ©LIZARDI BHI

Arteen prestakuntza Lizardi institutuan

Lizardi BHI ikastetxea

Zarauzko Lizardi BHI ikastetxean batxilergoko modalitate guztiak egin daitezke. Batxilergo Artistikoa bere bi modalitateekin eskaintzen duen Urola Kostako ikastetxe bakarra da: Arte Plastikoak modalitatea eta Musika, Dantza eta Arte eszenikoak modalitatea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola