Euskara sarean

'.eus' domeinuko webguneen %80k euskarazko edukia eskaintzen dute

Puntueus behatokiak azterlan bat egin du domeinuaren erabileraren gaineko datuak xehatzeko. Webgune horien %36,7k euskaraz ematen dute lehenbiziko hitza.

Puntueus-ek 2019an eginiko ekitaldi bateko argazkia, fundazioaren bosgarren urteurrenean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko maiatzaren 10a
15:38
Entzun

Munduari nondik begiratu, desberdina da ikusten den paisaia; bazterrak ezkutuago geldi daitezke batzuetan, eta ertzak bistara beste inoiz. Interneten ere, ez da berdin gauzei nondik so egin. Hala, bada, euskarak sarean zer leku hartzen duen argitze aldera, azterketa egin du berriki Puntueus behatokiak. Ikertu du zer-nolako emaitzak erdietsi diren .eus domeinua baliatuta. Egitasmoak maiz nabarmendu du euskarazko edukiak sustatzea dela domeinuaren asmoa, eta, gaur-gaurkoz, lanak eman du fruiturik: .eus webguneen %82,2k euskarazko edukia eskaintzen dute, eta lehenbiziko hitza euskaraz izaten da atarien %36,7tan.

Datu gehiago ere aletu ditu Puntueusek. Lurraldetasunari dagokionez, Gipuzkoan eta Bizkaian erregistratu dituzte webgune gehien .eus domeinuaren barrenean. Zehazki, Gipuzkoakoak dira guztien %40 baino gehiago; Bizkaikoak dira %33. Gainerako herrialdeetan, kopurua aski apalagoa da. Webguneen %9,6 Araban erregistratuak dira; Nafarroakoak, %4,7, eta Ipar Euskal Herrikoak, kopuru osoaren %3.

Webgune bakoitzaren atzean nor edo zer dagoen, horretan ere jarri du arreta azterlanak. Emandako datuen arabera, domeinu hori erabiltzen duten hamar webgunetik lau enpresak dira (%44,6). Atarien %12,5 euskarari edo euskal kulturari loturiko proiektuenak dira. %11,1, norbanakoenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.