Albistea entzun

Enpresak

Amazonek uko egin dio Oiartzungo proiektuari

Zentro logistikoa bertan behera utziko duela adierazten duen dokumentu bat erregistratu zuen atzo udalean multinazionalak. Hala, ez du jarraituko Lanbarrenen egiteko asmoa zuen proiektuaren tramitazioarekin.

Oiartzungo Amazonen aurako proteta bat.
Oiartzungo Amazonen aurako proteta bat. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2022ko maiatzak 12 16:08

Amazon multinazionalak ez du aurrera egingo Oiartzungo (Gipuzkoa) Lanbarrenen zabaltzekoa zuen zentro logistikoarekin. Proiektu horren tramitazioa bertan behera geratu dela jakinarazi berri du Oiartzungo Udalak. Atzo bertan, proiektua bazter utziko duela adierazten duen dokumentu bat erregistratu zuen udalean Amazonek. «Adierazi dute estatu mailako antolaketa eredua birplanteatu dutela eta ez dutela hemengo zentroaren beharrik», esan diote udaleko iturriek Oarsoaldeko Hitza-ri.

Eskualdeko merkataritza elkarteak salmentaren multinazional handiaren zentroaren aurka aritu dira azken hilabeteetan. Biltegia saltokiaren oinarrizko parte bat dela diote, eta baimena ukatzeko eskatu zioten udalari. Amazonek hartuko zuen partzelaren eta pabiloiaren jabea inbertsio funts bat da egun. Azkenaldian lurraren deskontaminazio lanak egin ditu lurren jabeak, eta dagoeneko udalarekin harremanetan jarri da: jakinarazi dio hainbat garraio enpresak interesa dutela partzelan euren jarduna ezartzeko.

Udalak erantsi duenez, HAPOaren arabera, eremu horretan soilik jarduera logistiko edota industriala egin daiteke. «Herriaren garapen industrialaren eta komertzio txikien sustapenean lanean» jarraituko duela adierazi du udalak.

Amazonek Oiartzunen (Gipuzkoa) ireki nahi zuen zentroak merkataritza gune batentzako baimena behar zuen, Dendartean eta Euskaldendak elkarteen arabera, eta ez zentro logistiko batentzakoa, AEBetako konpainiak eskatu zuen moduan, baina ez da hori Amazonek Oiartzunen atzera egiteko traba bihurtu Jeff Bezosen konpainiarentzat, Amazonek berak erabaki baitu proiektua uztea.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Adonis Georgiadis Greziako Lan ministroa, bakarrik, lan erreforma onartu duten saioan. ©GEORGE VITSARAS / EFE

Greziako parlamentuak astean sei egunez lan egin ahal izatea onartu du

Iñaut Matauko Rada

Lan erreforma berriarekin langileek egunean hamairu orduz egin ahal izango dute lan, bi lan badituzte. Atzo greba orokorra egin zuten herrialdean lege berriaren aurka.

Eroskik bere bidaien adarra saldu behar izan zuen zorrari aurre egiteko. ©Juanan Ruiz / Foku

Eroskik merkatuetara joko du bankuei ordaintzeko

Iker Aranburu

600 milioi euro arteko bonu bat jaulkiko du, datorren urtean itzuli beharreko zorra amortizatzeko.

Nafarroako Volkswageneko langileak, fabrikaren atarian, artxiboko irudian. ©Idoia Zabaleta / FOKU

Nafarroako VWen etsi egin dute baterien lantegiaren aferan, eta itunean jarriko dituzte indarrak

Irune Lasa

Langile batzordearentzat, «hutsegitea» da bateriak muntatzeko fabrika Landabenetik at egotea. Datozen bi urteetan espero den pattalaldiari begira, enpleguari eutsi nahi dio hitzarmen berriaren negoziazioan.

Kontsumo pribatuak eutsi egiten dio ekonomiari. ©Idoia Zabaleta / Foku

Nafarroako ekonomiak moteltzen jarraitzen du

Iker Aranburu

Nastatek hamarren bat kendu dio uztailean aurreratutako datuari: %2 hazi da BPGa azken urtean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.