Albistea entzun

Innobasqueren tartea

Pentsatzen dut… beraz, berritzen dut

Erosi duen azken lantokiaren egitura bere plantillan sartzeko, Miba pentsu-fabrikak bere funtzionamendua eta kategoria profesionalak aztertu ditu. Prozesu horretarako kanpoko aholkularien laguntza izan du, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova programari esker

Miba Pentsu fabrika.
Miba Pentsu fabrika. INNOBASQUE

Gero eta abeltzaintzako ustiategi gutxiago dugu, baina daudenak handiagoak dira. Hau da, hau bezalako sektore tradizionalean ere bezeroa aldatu egiten eta aldaketa horien ondorioz eskakizun berriak planteatzen ditu. Gaur egungo baserritarrak ez du zerikusirik duela gutxikoarekin; zaku-pentsuak erosteari utzi dio eta handizkako eskariak egiten ditu, baita bere beharretara egokitutako eskariak ere. Baserriko animaliak elikatzeko produktuak egiten dituen enpresa nagusietako bat da Miba kooperatiba eta duela urte batzuk ohartu zen joera honetaz eta ustiategietan antzematen zen enpresa-kontzentrazioa pentsuak egitean ere nabarituko zela jakin zuen. Lehiakideen artean aliatuak aurkitu beharra zegoen, eskalako ekonomiari eta indarrak batzeari esker lehengaien prezioen hegakortasun handiari hobeto aurre egiteko eta beharrezko inbertsioekin hasteko. Politika horri esker, azken urteetan negozio-bolumena hazteaz gain, baliabide gehiago bideratu ahal izan ditu funtsezko gaietara, hala nola elikagaien segurtasunera eta pentsu sendagarriak sortzera.

Azkeneko ekintza 2020ko urrian izan zen, lantegi berri bat erosi baitzuen. Abantaila argiak ziren, baina baita oztopoak ere; lanpostuak bikoiztu egin zirenez, beharrezkoa zen plantilla erabat berregituratzea. Prozesu horretan berrikuntza apur bat erabiltzea erabaki zuen Etxebarriako enpresak, ez soilik ekoizpenera bideratuta, baizik eta ETE edo mikroETE baten edozein arlotan ezarri ahal izateko moduan, baita giza baliabideen arloan ere. Azken finean, enpresaren eraginkortasuna eta etorkizuneko jasangarritasuna bermatzeko, plantillari heldu behar zaio ezer baino lehen markaren ikuspegiarekin eta balioekin. Eta ‘berrikuntza apur bat’ esan dugu, Hazinnova programa erabili baitzuen enpresak, hiru hilabetean ikusteko moduko emaitzak lortzeko hobekuntzak nahi baitziren.

Programa hori Spri Taldeak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatzen dute eta bost langile baino gehiago dituzten enpresei berrogeita hamar orduko doako aholkularitza eskaintzen die, berrikuntza proiektu txikiak abian jarri ahal izateko. Beraz, Mondragón Korporazioko kooperatiba honek kanpoko laguntza jaso ahal izan zuen, bere profil profesional guztiak aztertu eta ekoizpeneko inguruabar berrietara egokitzeko.

Zehatz esateko, Hazinnovak izendatutako aholkulariek kooperatibaren organigrama berdefinitzea erabaki zuten, eta hasteko, lanpostu guztien zerrenda osoa eta zehatza egin zuten. Horretarako, enpresaren barne-funtzionamendua eta langile bakoitzari esleitutako zeregin eta lan nagusiak aztertu zituzten. Informazio horretatik abiatu eta kategoria profesional bakoitzaren balorazio-irizpideak definitu ahal izan zituen; prozesuaren funtsezko puntua da hori, nominaren oinarria baita. Amaitzeko, dena adostu ondoren, kooperatibista guztiekin komunikazio eraginkorragoa lortzeko jarraibideak ezarri ziren. Hazinnova agentea den Konfekoop-ek lagundu zion Mibiari prozesu osoan zehar.

Hazinnovak deialdi berrian parte hartzeko epea irekita du abenduaren 1era arte. Guztira 437 enpresak hartu dute parte dagoeneko, fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean edo administrazio eta finantzetan hobekuntzak ezartzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Innobasque