Albistea entzun

Madrilek lau urtez aurreratuko du saregileen, neskatilen eta paketatzaileen erretreta

Arrantza Lege berriak aukera emango die saregileei, neskatilei eta paketatzaileei erretiratzeko adina lau urte aurreratzeko. Lorpen historikotzat izendatu dute.

Saregile bat Getarian (Gipuzkoa), artxiboko irudi batean.
Saregile bat Getarian (Gipuzkoa), artxiboko irudi batean. Jon Urbe / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko maiatzak 19

Arrantza Jasangarriaren eta Arrantza Ikerketaren Lege berriak aurrera ateratzeko nahiko sostengu jaso du aste honetan Espainiako Ministroen Kontseiluan. Bigarren aldia da, urtebete eskasean, legegintza testu hori ministroen konklabetik pasatzen dena. Oraingo honetan, hainbat moldaketa egin dizkiote testuari, eta, zuzenketa horien arabera, sektoreak urte luzez eginiko eskakizun askotarikoetako zenbait bilduko ditu testuak. Neurri horien artean nabarmenena, agian, saregileen, neskatilen eta paketatzaileen erretreta lau urtez aurreratuko duena da, pentsioa jasotzeko gutxieneko adinaren koefizienteak gutxienez 0,15 murriztuko baitituzte aurrerantzean.

Itsasontzi batean egiten ez diren itsasoari lotutako lanbideen gogortasuna aitortu izana da lege berriaren berrikuntza nagusietako bat. Saregileen, neskatilen eta paketatzaileen kolektiboak aspaldidanik galdegin du «bereziki nekagarriak» diren lanbide horiek kontuan hartzeko, eta, orain, lortu dute. Pozez hartu dute neurria, eta lorpen historikotzat izendatu dute.

Idurre Bideguren EH Bilduko senatari eta Bermeoko alkate ohiak ere hala jaso du lege berriaren berri: pozez. «Senatuak gure ekimena aho batez onartu ostean, Arrantza Lege berriak neskatilen erretiro prestazioak jasotzen ditu Jose Luis Escriva ministroak EH Bilduri hitza eman zion bezala», adierazi du sareetan. «Lorpen historiko bat, hamarkadetan bete ez diren promesen ostean», nabarmendu du.

Senatuak apirilean babestu zuen

Bidegurenek gogorarazi bezala, Espainiako Senatuak apirilean onartu zuen neskatilen, saregileen eta paketatzaileen lana aitortzeko EH Bilduk aurkeztutako mozioa. Aho batez onartu ere: 264 senatari agertu ziren alde. «Urte askotako borrokaren ondoren, sektoreko langileak itxaropentsu daude gaur», ziurtatu zuen Bidegurenek.

Itsasoan lan egiten duten gizon eta emakumeen arteko parekatze eraginkorra lortu arte lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuen EH Bilduko ordezkariak; izan ere, haren ustez, «ez da kasualitatea» arrantzaren munduko jarduera feminizatuena eskubide gutxien dituena izatea. «Hamarkadetako kultura matxistaren emaitza da», salatu zuen. «Saregile, neskatila eta paketatzaileen lana duintzeko unea da. Emakume horien lana ikusaraziz eta diskriminazioa amaituz. Itsasoko emakumeen lana, oso feminizatua izanik, gutxi baloratua izan da, eta, hori aldatzen ez bada, ez dago belaunaldi erreleborik», aldarrikatu zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bi erosle supermerkatu batean, Buenos Airesen. ©JUAN IGNACIO RONCORONI / EFE

Schroedingerren prezioak

Julen Otaegi Leonet

Inflazioa %10 ingurura iritsiko da ekainean. Bueltan da inflazio kamuflatua supermerkatuetako apaletan. Prezioak igotzeko beste modu bat da, etiketek bere hartan irauten badute ere.
Indra enpresaren egoitza, Alcobendas hirian. ©LUIS MILLAN / EFE
Auto elektriko bat kargatzen, Madrilgo kontzesionario batean, artxiboko irudi batean. ©JAVIER LIZON/ EFE

Auto berrien matrikulazioa %14,1 murriztu da urtearen lehen erdian Hegoaldean

Iker Aranburu

Inflazio handiak eta autoen eskasiak eragin dute murrizketa, sektorearen arabera. Diesel autoen salmenta txikitu da gehien, eta haien kuota %13,9ra jaitsi da
Auto elektrikoen merkatu kuota %10era iritsi da Europako Batasunean

Auto elektrikoen merkatu kuota %10era iritsi da Europako Batasunean

I. Aranburu

Iaz baino %53,4 gehiago saldu dira urteko lehen hiruhilekoan. EBk 2035ean debekatuko du errekuntza auto berrien salmenta

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...