Innobasqueren tartea

Berrikuntza begi-bistan

Lentitech enpresak, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova programaren bitartez, doako aholkularitza jaso du industria-diseinu bat eta marka bat Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegoan erregistratzeko, eta horrek aukera emango dio bere lente progresiboak neurtzeko sistema lehia desleialetik babesteko.

Lentitech enpresak, produktu optikoak egiten ditu. INNOBASQUE
2022ko maiatzaren 20a
11:05
Entzun

Berritzea ahalegina egitea da edozein ETE edo mikroETErentzat. Eta ez ekonomiko soila. Bereziki zerbitzu edo produktu berri bat merkaturatzeko bada, eta, gainera, originaltasun-maila jakin bat badu. Kasu horretan, prozesuak urrats bat gehiago egitea eskatzen du, ezohiko ahalegina egitea: ziurtatu behar dugu behar bezala babesten dugula, gure eskura dauden legezko traba guztiak jartzen ditugula, beste edozein enpresa gure aurkikuntzaz balia ez dadin.

Lehiak gure berrikuntzaren emaitzak erabiltzea mugatzeko, jabetza intelektualaren babes-mekanismoei heldu behar zaie. Mekanismo horiek aldatu egiten dira asmakizun bakoitzaren ezaugarrien eta enpresa sortzailearen beharren arabera; baina, nolanahi ere, nekagarriak izan daitezke.
Puntu horretan zegoen Barakaldoko Lentitech enpresa, produktu optikoak egiteko duela bost urte sortu zen ETEa. Une horretan erabaki zuen Hazinnovan parte hartuta lor zezakeen aholkulari espezializatu baten laguntza izateko aukera baliatzea.} Enpresak presbizia zuzentzeko erabiltzaile bakoitzak behar dituen lente progresiboak zehatz kalibratzeko gailua garatu zuen, teknikoki Ergofocus System izen komertzialarekin deitua. Denok ez dugulako berdin begiratzen. Izan ere, bakoitzak bere modura begiratzen du, eta, kristal batzuk enkargatzean, erabiltzailearen graduazioaz gain bere ikusmen-ardatzak (bata hurbilekoa eta bestea urrunekoa) zehaztu behar dira. Pertsona bakoitzak bere ikusmen-ardatzak ditu, eta, orain arte, teorikoki kalkulatutako balioetan oinarrituta zehazten zituzten optikariek. Ordea, Lentitechek sortutako gailuak, Ergofocus Systemek, (errealitate birtualeko betaurrekoen antzekoa) neurketa zehatzak erraz eta unean bertan egiteko aukera ematen du.

Lentitechen kasua nahiko berezia da Eusko Jaurlaritzako programa honetan; izan ere, programa horrek doako berrogeita hamar orduko aholkularitza izateko aukera eskaintzen die bost langile baino gehiago dituzten enpresei, hiru hilabetetan emaitza egiaztagarriak izan ditzaketen berrikuntza-proiektu txikiak abian jartzeko. Enpresak berrikuntza-proiektua eginda zeukan bere kontura, baina berdin-berdin sartzen zen Hazinnovaren helburuetan, I+G+b-aren prozesu osoa hartzen baitute, bai eta Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegoan (EUIPO) erregistratzeko beharrezkoak diren izapideak ere.

Barakaldoko ETEak bi gauza erregistratu nahi zituen: industria-diseinu bat eta marka bat. Diseinua erregistratzeko eskabideak ez zuen arazorik izan, eta, gainera, bi aldaeratan erregistratu zen, aurreikusita Estatu Batuetara heda daitekeela. Ez zen, ordea, gauza bera gertatu markarekin, aurretik aurkeztutako beste batzuen antzekoa baitzen, eta prozesuari Hazinnovak esleitutako aholkularitza-enpresaren laguntzarik gabe ekin izan baliote, buruhauste handia izango zen. Gainera, parte hartzen duten enpresa guztiei bezala, programak agente esperientziadun batek gainbegiratzeko aukera eskaini zion Lentitechi. Kasu honetan, Barakaldoko Udalak udalerrian enplegua, ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko sortu zuen Inguralde enpresak gainbegiratu zuen.

Spri Taldeak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatzen dute Hazinnova programa, eta deialdi berrian parte hartzeko epea abenduaren 1era arte dago zabalik. Guztira, 437 enpresak hartu dute parte programan, hobekuntzak ezartzeko fabrikazio, logistika, merkaturatze edo administrazio eta finantzen arloan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.