Reala

Joan den asteburuan Realeko zaleek jasotako jipoia gaitzetsi du klubak

Realak oharra argitaratu du Espainiako Poliziak Vila-realen Bultzada taldeko kideei emandako jipoiaren harira. Klubak aldarrikatu du estadioek «errespetu esparru» izan behar dutela.

Realeko zaleak, Anoetan. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
2022ko maiatzaren 20a
21:07
Entzun

Realeko zaleak jipoitu zituen joan den maiatzaren 15ean Espainiako Poliziak Vila-realen. Hainbat zauritu izan ziren, eta hiru lagun atxilotu zituzten gerora. Zehazki, erasoa nozitu zuten zaleak Bultzada taldekoak ziren. Orain, jipoia gertatu eta bost egunera, oharra argitaratu du Realak, «Vila-realen gertatutakoak gaitzesteko».

Ikusi gehiago: Realeko zaleak jipoitu zituen atzo Espainiako Poliziak Vila-realen

Klubak oharrean adierazi duenez, Reala Bultzada Txuri Urdinako zenbait ordezkarirekin bildu da gaur, gertatutakoei buruz mintzatzeko. Bilkuraren ondotik plazaratu dute oharra, eta honakoa azaldu, besteak beste: «Realaren ustez, guztion zeregina da futbola eta futbol-zelaiak leku seguru eta jai-giroan egitea, zaleek beren taldeaz gozatu ahal izan dezaten mehatxatuta sentitu beharrik gabe eta are gutxiago inolako indarkeriaren biktima sentitu beharrik izan gabe».

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.