Santboiana 23-17 Ordizia

Ampo Ordiziak galdu egin du ligako finala

Goierritarrek ezin izan dute euren lehen liga irabazi. Oso lehiatua izan da neurketa.

Ordiziako jokalariak eta zaletuak gaur, Sant Boin, partidaren ostean. BERRIA
2022ko ekainaren 5a
14:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Bigarrenean ere ez. Bere lehen liga irabazteko aukera zuen gaur Ampo Ordiziak, baina ezin izan du Santboiana gainditu (23-17). Partida borrokatua izan da Sant Boin (Katalunia), eta dozenaka zaleren babesa izan du Goierriko taldeak. Ordiziako plazan ere elkartu dira zaleak, lehia ikusteko.

Ondo hasi dute neurketa ordiziarrek: zazpigarren minutuan egin du lehen entsegua Elliot Ryanek, eta Valentin Cruzek transformatu du. Atsedenaldiaren aurretik, ordea, markagailua irauli dute etxekoek (13-7). Bigarren zatian izan ditu aukerak Ampok, baina Santboianak baliatu ditu.

Dena den, denboraldi bikaina izan da Ordiziarentzat. Bigarren aldiz jokatu dute ligako finala, baina oraingoan ere ezin izan dute garaikurra altxatu. Ea hirugarrengoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.